• IBIL-eko instalazioa Ugaldebietan (Abanto-Zierbena), Repsolek duen hornitegian jarri da eta lehena da Europan ibilgailua 400 Kw-eko potentzia kargatzeko aukera ematen.
  • Ezarritako teknologia euskal enpresak garatutakoa da.Ingeteam, kargatzeko sistemaren hornitzailea izan da eta Ormazabal, eraldatzeko zentroaren arduraduna

IBIL enpresak, Repsol eta Energiaren Euskal Erakundearen artean eratutakoa, ibilgailu elektrikoa kargatzeko Europan potentzia handiena duten terminalez hornitutako gunea inauguratu du. Ugaldebietako hornitegian, Abanto-Zierbenako herrian (Bizkaia) dagoen instalazio horrek 400 kW-eko potentzian kargatzeko gai diren lau terminal ditu. Horiei esker, gehieneko potentzia onartzen duten ibilgailuen bateria bost eta hamar minutuen artean kargatzeko aukera izango da, gasolina hartzeko modu konbentzionalean ematen den denbora bertsua. 
 
 
Orain arte, Europan auto eta kamionetarako azpiegiturak 350 kW-eko potentziara iritsi dira; beraz, zerbitzugune hau punta-puntakotzat jo behar da ibilgailu elektrikoa kargatzeko teknologiei dagokienez. Gainera, kargatzeko ekipo horiek bermatzen dute instalazioan erabilgarri egoten den potentziaren banaketa egokia, konektatuta egon daitezkeen lau ibilgailuen artean.   
 
Inaugurazio ekitaldian Josu Jon Imaz Repsoleko kontseilari delegatua, Emiliano López Atxurra Ibileko presidentea,Iñigo Ansola Energiaren Euskal Erakundeko zuzenari nagusia, Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia,eta Maite Etxebarria Abanto-Zierbenako alkate  izan dira.
 
%100 made in Euskadi Teknologia
Ibil, Repsolen eta Energiaren Euskal Erakundearen partaidetza duen enpresa arduratu da proiektu horren gidaritzaz, kargatzeko sistema horren instalazioaren diseinu eta gauzatzetik, hari lotutako azpiegitura elektrikoak barne, sistemaren eragiketaraino; hartara, nabarmentzeko mugarri teknologikoa ezarri du. Horretaz gain, kargatzeko alderanzgailu terminalak Ingeteam enpresak fabrikatu ditu eta eraldaketa zentro osoa Ormazabal enpresak egin du. Hori horrela, instalazio horiek nazio-teknologia daukate.  
 
Ugaldebietako hornitegiko potentzia handia kargatzeko terminalak nabarmentzekoak dira potentzia handiagatik ez ezik, energiaren baliabide barreiatuen integrazioa erraztegatik ere, hala nola sorkuntza berriztagarria eta energiaren metaketa. Hau da, zerbitzugune horretan erabili ahal izango dira eguzki-plakak eta energia metatzea xede ezberdinei begira, adibidez, ibilgailu elektrikoak kargatzeko, edo energia hori une egokian sare elektrikora bideratzea, etxebizitzak eta industriak elikatzeko. Era horretan, ibilgailuen emisio kutsatzaileak desagerrarazteaz gain, horiek elikatzeari begira sortzen den energiaren inguruko emisioak murriztu edo deuseztatu daitezke.  
 
Gaurko inaugurazioaren ondoren, Repsolek karga ultrarina egiteko gune bi ditu, karga arina egiteko beste 36 gune. Gainera, Ibilen bitartez, 1.700 gune baino gehiago duen sare batean parte hartzen du; gune horietatik, 230 sarbide publikokoak dira. Konpainiak karga ultrarina egiteko gune berriak instalatzea aurreikusten du datozen hilabeteetan