Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusi eta Hidrogenoaren Euskal Korridorearen (BH2C) presidenteorde Iñigo Ansolak harrera egin dio Galiziako ordezkaritza bati. Bertan izan dira, halaber, Hidrogenoaren Galiziako Elkarteko (AGH2) presidente Luis Miguel Varela, elkarteko idazkari Marcos Martínez Rodeiro eta Galiziako Xuntako Industriako idazkari nagusi Paula Uria.

Topaketak SHYNE (Spanish Hydrogen Network) proiektua eta Galiziako Hidrogenoaren Elkartearen Aliantza Industriala ezagutzeko balio izan du. Era berean, bi lurraldeen arteko lankidetza- eta sinergia-bideak jorratu dira.