Energiaren Euskal Erakundeak hainbat ekitaldi gauzatuko ditu datozen egunetan, eta nazioartean erreferente izango da.

Energiaren Euskal Erakundeak Eneragen, Energiaren Kudeaketarako Espainiako Agentzien Elkartearen lehendakaritza hartuko du bihar. Elkartea agentzia eta erakunde publikoen arteko koordinazio eta lankidetza tresna da. Batzarraren ondoren, Azkuna Zentroak (Bilbo) Eneragen sarien lehiaketa hartuko du. Bertan, Estatu mailako zenbait enpresa eta erakundek energia berriztagarrien, energia-eraginkortasunaren, mugikortasun iraunkorraren, sentsibilizazio eta zabalkundearen eta energia-komunitateen kategorietan egindako ahalegina aitortuko da. Iñigo Ansola EEEko zuzendari nagusiak irekiko du ekitaldia.
 
Azken hilabeteetan, Euskadik, beste herrialde batzuek bezala, energiaren horniduraren eta kostuen igoeraren alorrean gorabeherak eta zailtasunak gainditu ditu. Energiari buruzko ziurgabetasunak bere horretan jarraitzen duela jakinda, Eneragen batzarra egingo da. Partaide guztiak ados daude gizarteak lortu nahi duen energia-eredu berri baterantz igarotzeko ibilbide-orriari irmo eutsi behar ziola; “garapen iraunkorraren beharraz oso kontzientziatuta dagoen gizarte baterantz, batasunaren indarraz jabetuta; lurraldeen batasunaz, arlo publikoaren eta pribatuaren arteko batasunaz eta erakundeen eta gizartearen arteko batasunaz”, azaldu du EEEko zuzendari nagusiak.
 
Horren erakusle da, Sirenergy (Social Innovation in Renewable Energies) Europako eskualdeen arteko proiektua abian jarri izana. Datorren astean Euskadira egingo dute lehen bisita. Proiektu horrek Europako bost eskualdetako (Bulgaria-Varnako probintzia, Euskadi, Polonia -Mazovia-, Errumania -Nordeste, Suedia-Hego Ekialdea) landa-eremuetako energia berriztagarrien instalazioen onarpena aztertuko du, besteak beste, bost herrialdetako aditu-taldeak. Izan ere, Ansolaren esanetan, “gizarte partaidetza, pertsonak, beti gure erabakien erdigunean daude”.
 
Energiaren Euskal Erakundea energia-kudeaketari buruzko beste foro europar batzuetan ere egongo da, eta datorren irailean, Bilbon egingo den European Wave and Tidal Energy Conferencen hartuko du.