Martxoaren 1etik aurrera egindako erosketak hartuko dira kontuan
- Diru laguntza eskaerak era telematikoan egingo dira, EEEren webgunearen bitartez, oinarriak EHAAn argitaratutakoan, martxoaren bukaeran.
- Ordeztu beharreko turismoek gutxienez 10 urte eta furgonetek gutxienez 7 urte izan behar dituzte beteta, eta txatar bihurtu beharko dira.
- Zenbait hedabidetan agertutako informazioaz bestera, jasoko den diru laguntza onuradunari emango zaio zuzenean, eta inola ere ez errenta aitorpenean kenkari gisa.
Diru laguntza plan honen helburua da garraioan energia-kontsumoaren efizientzia areagotzen laguntzea (gutxiago kontsumitzen duten ibilgailuen bidez), eta, aldi berean, haren inpaktua gutxitzea. Energiaren Euskal Erakundeak Euskadiko ibilgailuen atala berritu nahi du efizienteagoak diren eta, beraz, gutxiago kutsatzen duten ibilgailuen erosketa bultzatuz (elektrikoak, hibridoak, A energia-sailkapena duten gasolinako edo gasolioko autoak, eta 114 gr CO2/km-tik edo 184 gr CO2/km-tik beherako emisioak dituzten ibilgailuak, euren Baimendutako Gehieneko Masaren arabera, beste batzuen artean).
Horregatik, hain zuzen ere, efizientzia handiko ibilgailuak izango dira diruz lagunduko direnak renove plan honen bitartez. Hartara, ordeztu nahi ditu 10 urteko turismoak (M1 kategoria) eta 7 urte beteta dituzten furgonetak (N1 kategoria).
Plan horretarako bideratuko den zuzkidura ekonomikoa 5 milioi euro da, eta Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren edo helbide soziala eta fiskala bertan duten izaera pribatuko pertsona fisiko edo juridiko guztiak eta toki-erakundeak (udalak, mankomunitateak, koadrilak eta abar) izango dira onuradunak.
Diru laguntzak planari lotutako agindua EHAAn argitaratu arte (martxoaren amaieran) indarrean sartuko ez badira, 2019ko martxoaren 1etik aurrera egin eta fakturatuko diren erosketak onartu egingo dira, atzeraeraginezko izaeraz. Zenbait hedabidetan agertutako informazioaren kontrara, jasoko den diru laguntza, espedientea behar bezala bete ondoren, onuradunari emango zaio zuzenean, eta inola ere ez errenta aitorpenean kenkari gisa.
Nahitaez txatar bihurtzea
Plan honen alderdirik garrantzitsuenetako bat nahitaez txatar bihurtzea da. Betekizun horretarako, erabiltzen ari den ibilgailu bati (turismoa eta furgoneta) baja eman behar zaio, honako baldintza hauek kontuan hartuz:
- 2019ko martxoaren 1etik aurrera bihurtu beharko da txatar ibilgailua.
- Ibilgailuak zazpi urteko antzinatasuna edo handiagoa izan beharko du frogatuta N1 kategoriako ibilgailuen kasurako (furgonetak), partikularrak nahiz enpresakoak izan, eta hamar urteko antzinatasuna edo handiagoa M1 kategoriako ibilgailuen kasurako (turismoak), partikularrak nahiz enpresakoak izan, lehen matrikulazioaren egunaz geroztik egungo diru laguntza eskaeraren egunera arte zenbatuz.
- Diru laguntzaren eskatzaileak txatar bihurtutako ibilgailuaren jabea izan behar du 2019ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik.
Diruz lagundu daitezkeen neurriak
Ondorengo taulan, programaren barruan azaltzen diren neurriak, horiei lotuta dauden diru kopuruak eta ibilgailu mota bakoitzak proposatutako diru laguntza eskuratzeko izango duen gehieneko prezioa laburbiltzen dira; nolanahi ere, informazio hau behin-behinekoa da, EHAAn argitaratu ondoren, behin betikoa izango dena.
Neurria |
Diruz lagun daitekeen jarduna |
Laguntzaren zenbatekoa(€) |
Gehieneko prezioa(€) |
Txatar bihurtzea |
1 |
Ibilgailu arin elektriko puruak |
3.000 |
40.000(Ez dagokio N1-i) |
Nahitaezkoa |
2 |
Entxufa daitezkeen ibilgailu arin hibridoak edo autonomia handituta duten ibilgailu elektrikoak. |
2.500 |
40.000
(Ez dagokio N1-i) |
Nahitaezkoa |
3 |
Ezin entxufa daitezkeen ibilgailu arin hibridoak |
2.250 |
25.000
(Ez dagokio N1-i) |
Nahitaezkoa |
4 |
Gas naturala darabilten ibilgailu arinak |
2.250 |
25.000
(Ez dagokio N1-i) |
Nahitaezkoa |
5 |
Hidrogenoa darabilten ibilgailu arinak |
3.000 |
75.000
(Ez dagokio N1-i) |
Nahitaezkoa |
6 |
Petrolio Gas Likidotuak darabiltzaten ibilgailu arinak |
2.250 |
25.000
(Ez dagokio N1-i) |
Nahitaezkoa |
7 |
M1 kategoriakoak izanik gasolina edo gasolioa (diesela) darabilten ibilgailuak, A energia-kalifikazioa dutenak |
2.000 |
25.000
(Ez dagokio N1-i) |
Nahitaezkoa |
8 |
N1 kategoriakoa izanik gasolina edo gasolioa (diesela) darabilen ibilgailua, 2.500 kg-tik beherako Baimendutako Gehieneko Masa eta Berotegi Efektuko Gasen emisioei dagokienez km bakoitzeko 114 gr CO2-tik beherako maila duena. |
2.000 |
Ez dagokio |
Nahitaezkoa |
9 |
N1 kategoriakoa izanik gasolina edo gasolioa (diesela) darabilen ibilgailua, 2.500 kg-ko edo hortik beherako Baimendutako Gehieneko Masa eta Berotegi Efektuko Gasen emisioei dagokienez km bakoitzeko 184 gr CO2-tik beherako maila duena. |
2.000 |
Ez dagokio |
Nahitaezkoa |
M1= Turismoa
N1= Furgoneta