Irizar etxeko autobus elektriko baten baterien karga oso bat egin da
 

8 hilabete behar izan dituen instalazio-fasearen ondoren, bere behin betiko itxura hartu du Ekian Eguzki Parkeak eta energia elektrikoa produzitzeko lehenengo probak hasi ditu abenduan. Horretarako, produzitutako energia zuzenean ibilgailu batean iraultzea aukeratu du, ibilgailuak energia hori aprobetxa dezan, eta zehazki Irizar etxeko autobus elektriko batek kargatu ditu bere bateriak % 100ean produzituko eguzki-energiari esker.
 
Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusi Iñigo Ansola kargatze-prozesu horren lekuko izan da tokian bertan; parkearen lehenengo produkzioa dugu kargatze-prozesu hori eta, ondoren, sarera konektatua izango da behin betiko martxan jar dadin. Lehenengo proba honetarako aukeratutako autokarra Irizar konpainiako ie Tram modeloa da, konpainia hori enpresa bazkidea baita Ekian proiektuan eta, gainera, jasangarritasunaren aldeko apustu garbia egiten du.
 
Euskadiko eguzki-parke handiena
ARASUR industrialdeko “La lágrima” deitutako 55 hektareako hedadura duen industria-finkan dago kokatuta EKIAN eguzki-planta fotovoltaikoa, Erribera Beitiko udalerrian, Araban. Energiaren Euskal Erakundeak eta Krean taldeak sustatutako ekimen publiko-pribatua da, eta 22 enpresa jabek parte hartzen dute.
 
Bakoitzak 355 watt dituen azken belaunaldiko 66.000 eguzki-panelen multzo batek osatuko du, eta horrek guztira 24 MWko instalatutako potentzia totala batuko du, Euskadiko egungo eguzki-potentzia bikoiztuz. Aurreikuspenen arabera, urtean gutxi gorabehera 40.000 MWh produzituko ditu instalazioak errendimendu betean, hau da, 15.000 familiak urtean egiten duten kontsumo elektrikoaren baliokidea den energia elektrikoa eta CO2-ren 14.600 tona ingururen emisioa saihestuko du, energia hori jatorri fosileko beste energia-iturri batzuen bidez produzitua izan balitz.
 

EKIAN. Proiektuaren datu nagusiak
Sustatzaileak Energiaren Euskal Erakundea (Eusko Jaurlaritza)
KREAN Taldea (Mondragon Korporazioa)
Empresas participantes 22
Inversión 24 milioi euro.
Ubicación Erribera Beitia, Arasur Industrialdea.
Superficie 55 hektarea.
Paneles 66.000 panel fotovoltaiko polikristalino.
Potencia instalada 24 MW
Producción anual estimada 40.000 MWh urtean
Emisiones CO2 evitadas 14.600 tona/urteko.
Obras de construcción 8 hilabete
80.000 lan-ordu.