Teknologia Garbien Euskal Zerrenda berria, enpresei %30erainoko zerga-onurak izatea ahalbidetzen diena, beste sektore batzuetara zabaldu da, hala nola geotrukaketara eta ibilgailu elektrikoak eta berauen karga-gunetara. Teknologia Garbien Euskal Zerrenda arautzen duen 64/2006 Dekretuan xedatzen denari jarraiki, teknologia bat zerrenda horretan sartzeak eragina du, lehentasun irizpide gisa, enpresei diru laguntza emateko araudian, ingurumena babesteko inbertsioei dagokienez.
Beraz, euskal enpresek beren sozietate zergetan desgrabatzeko aukera izango dute (%30eraino), ingurumen inpaktua nabarmen murrizten duten horrelako energia-teknologia berritzaileetan egindako inbertsioengatik. Horretarako, enpresek lurralde historiko bakoitzerako ezartzen diren muga kuantitatiboak eta denbora aldetikoak bete behar dituzte. Euskal Herriko Agintaritza Aldizkariak argitaratu zuen iragan urriaren 31n Agindua, 2012ko irailaren 10ekoa, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailarena, Teknologia Garbien Euskal Zerrenda onartzen duena.
Teknologia Garbien Euskal Zerrendan sartzen diren ekipoek ingurumen-hobekuntza nabarmena eragiten dute honako alor edo eremu hauetan: ura, airea, hondakinak, zarata, energia, baliabideak eta/edo zoruak. Teknologiak eskala industrialean egon behar dira garatuta, merkatuan eskuragarri eta ingurumen-inpaktuari egiten dioten ekarpena positiboa izan behar dute, legezko mugetatik gora egongo den ekarpena, hain zuzen ere. Zerrenda hori IHOBE, SPRI eta EEE erakunde publikoekin lankidetzan eratu da. Teknologiak hautatzeko irizpideak honako honetan oinarritu dira: aplikazio-sektoreetan ezarpen-maila txikia izatean, teknologiaren transferigarritasun-maila handia izatean, gutxieneko inbertsioa 2.000 euro baino gehiago eta 500.000 euro baino gutxiago izatean eta amortizazio epealdia bost urtekoa baino luzeagoa izatean, Europar Batasunaren zuzentarauetan xedatutakoa betez.
Zerrendan sartu diren energia-teknologiak:
• D-4000 Transformazio-zentro integratua
• D-4001 Konpartimendutan banatutako transformazio-zentro konpaktua
• D-4002 Frekuentzia-aldagailua
• D-4003 Energy Saving Module
• D-4004 Kondentsazio-galdara
• D-4005 Tenperatura baxuko galdarak
• D-4006 Energia-eraginkortasun handiko galdarak (3 izar)
• D-4007 Erregailu birtsortzailea
• D-4008 Sugar lauko erregailua
• D-4009 Tutu murgilduko erregailua
• D-4010 Mikrokogenerazioko unitate konpaktua
• D-4011 Zuzeneko sugarreko hotza sortzeko xurgatze-ekipoa
• D-4012 Gasezko motordun bero-ponpak
• D-4013 Errendimendu handiko bero-ponpa (COP>4)
• D-4014 Presentziaren arabera argia erregulatzeko ekipoa, argiztapen naturalik ez duten pasabideetarako
• D-4015 Zundaren bidez argia erregulatzeko ekipoa argi naturala duten eraikinetarako
• D-4016 Infragorri bidezko lehorketa
• D-4017 Berokuntza-ekipoa aire-hodiko errekuntzarekin
• D-4018 Eguzki-kolektore termiko laua ura berotzeko
• D-4019 Hutseko eguzki-kolektore termikoa ura berotzeko
• D-4020 Siliziozko eguzki-kolektore fotovoltaikoa
• D-4021 Aerosorgailuak
• D-4022 Izotzaren bidezko metaketa termikorako sistema
• D-4023 Lurrun-sorgailuetan purgak kontrolatzeko sistema elektronikoa
• D-4024 Diodoz ponpatutako Nd-YAG laserra
• D-4025 Berotze-ponpa geotermikoz hornitutako klimatizazio-instalazioa
• D-4026 Etanol-hornigailu malgua
• D-4027 Energia berriztagarrien edo hondar-beroaren bidez klimatizatzeko ekipoa
• D-4028 Ibilgailu elektrikoa
• D-4029 Ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuak