• Nagusiki, siderurgia alorrean izandako kontsumoaren igoeragatik gertatu zen, 2008. urtean izandako kontsumo maila baino askoz txikiagoa izan bazen ere.
• Zementu arloaren eta itsasontzigintzaren jarduerak beheranzko joerari eusten dio, eta, beraz, energia-kontsumoa murrizten segitzen dute hirugarren ekitaldiz jarraian.
Industria alorrean energia elektrikoaren kontsumoak gora egin zuen 2010ean, jarduera nabarmen murriztu zen aurreko urtean izandako kontsumoaren aldean. Funtsean, siderurgian, beiragintzan eta automobilen eraikuntzan izandako kontsumo elektrikoaren gehikuntzaren ondorioz gertatu zen igoera hori. Hala, Euskadin %5,9 igo zen guztira. Zementu alorrean eta itsasontzigintzan, ordea, kontsumo elektrikoak behera egiten jarraitu zuen, egora ekonomikoak eraginda.
Behin-behineko datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko kontsumo elektrikoak %5,9 egin zuen gora, diren baterako sorkuntza sistemei dagozkien kontsumoa kontuan hartu gabe. Industria arloan, Euskadiko elektrizitate eskariaren ia bi herenak bereganatzen dituen alorrean, gora egin zuen kontsumoak 2010. urtean, %11,2 zehazki. Era horretan, aurreko urtean izandako beherakada, %22,6, berreskuratu edo konpentsatu egin zen.
Nabarmentzekoak dira, bereziki, siderurgian (%19,6), beiragintzan (%17) eta automobilen eraikuntzan (%15) izandako gorakadak. Hala ere, 2008an, siderurgian eta automobilen eraikuntzan izandako kontsumo mailekin alderatuta, %17 egin zuten behera 2010ean.
Era berean, azpimarragarriak dira, apalagoak izan badira ere, beste arlo batzuetan izandako kontsumoaren igoerak; adibidez, kimika industrian (%9), makinak eta eraldaketa metalikoak (%9,4), burdinazkoa ez den metalurgia (%6,4), kautxua (%10 eta plastikoak (%10). Papergintzan, egurgintzan edo elikagai industrian, berriz, 2009an izandako antzeko kontsumoak izan ziren 2010ean.
Krisiaren irteera nabaritzen ez duten sektoreak zementua eta itsasontzigintza dira. Izan ere, zementu alorrean, hirugarren urtez jarraian, nabarmen egin zuen behera elektrizitatearen kontsumoak 2010ean, eta 2007. urtearen aldean, beherakada metatua -%28 da.