Energia Egoeraren Buletina

  • Gas naturalak kontsumoari eutsi dio, ohiko erabileretarako % 4,2ko igoera konpentsatu duelako zentral elektrikoen alorrean izandako % 16ko beherakadarekin.
  • Elektrizitatearen kontsumoa % 2 hazi da 2014aren aldean, baina oraindik ere txikiagoa da 2008ko kontsumoa baino.
  • Gasolio-kontsumoak gora egiten jarraitu du, eta 2011koa baino % 16 handiagoa da une honetan.
  • Euskadiko energia-kontsumoari buruzko azterlanaren aurrerapenak aukera ematen du 2015eko ekitaldian erregistratutako magnitude nagusiak nabarmentzeko, eta aipatzekoa da urte horretan Euskadiko energia-kontsumoak pixka bat hobera egin duela. Energiaren Euskal Erakundeak urtean behin argitaratzen du azterlan hori, eta haren bertsio osoa uztailaren argitaratuko da. Hazkunde hori gertatu da, batez ere, energia elektrikoaren kontsumoak gora egin duelako, kontsumo intentsiboko sektoreetan batetik eta automoziorako erregaietan bestetik, gasolioan batik bat

    Evolución del consumo de las distintas energías en Euskadi 2008-2015Kontsumo elektrikoak gora egin du
    2015ean, bigarren urtez jarraian, elektrizitate-kontsumoak gora egin du Euskadin, eta 15.634 GWh izan da, 2014an baino % 2 handiagoa. Alabaina, kontsumoak 2000. urteko maila berean jarraitzen du, gutxi gorabehera eta % 16 beherago 2008ko mailaren azpitik.
    Industria kontsumo elektrikoaren % 56 da, zerbitzu-sektorea % 22 eta etxeko zerbitzua % 17, hurrenez hurren Trenbide-garraioa % 1 pasatxo da, eta petrolio-findegiak % 3, hurrenez hurren.
    Industria-sektorearen barruan, 2015ean siderurgia- eta kimika-sektoreek % 1,1 eta % 1,3 egin dute behera, hurrenez hurren, aurreko bi urteetan gora egin ondoren. Siderurgia-sektoreak % 35eko kontsumo-beherakada metatu du 2008. urteaz geroztik.
    2015ean kontsumoan gora egin duten industria-azpisektoreen artean nabarmentzekoa da eraikuntzak eta ontzi-konponketak % 29,3 egin dutela gora, metalurgia ez-burdinazkoak % 4,7 edo kautxuaren deribatuek % 2,7, hurrenez hurren.
    Hirugarren sektorearen barruan, kontsumoak gora egin du Administrazio Publikoan (% 3,6), ostalaritzan (% 0,4) eta merkataritzan eta bestelako zerbitzuetan (% 3,2), azken urteetako joera negatiboari aurre eginez. Bestetik, 2015ean etxeko kontsumoak % 3,4 egin du gora, eta trenbide-garraioak % 2,1, hurrenez hurren.

    Gas naturalaren kontsumoa behera egin du ziklo konbinatuetan
    Gas naturalaren kontsumoak eutsi egin dio 2015ean, bi urtez jarraian behera egin ondoren. Ziklo konbinatuetan % 15,7 egin zuen behera, eta ohiko erabileretan (industriala, etxekoa eta merkataritzakoa), aldiz, % 4,2 gora.
    Zentral termikoetan gas naturalaren kontsumoa % 74 jaitsi da 2009an lortutako gehienekoaren aldean.

    Gasolio gehiago eta gasolina gutxiago automozioan
    2015ean errepide-garraioaren kontsumoa % 3,3 igo zen Euskadin. Automozioan gasolio-kontsumoak gora egin du 2012. urteaz geroztik, eta % 16,5eko hazkunde metatua erregistratu da 2011ren aldean. Gasolinaren kontsumoak, aldiz, % 12, egin du behera azken urtean, eta azken hamarkadan behera egin du etengabe, % 39ra izateraino. 2015ean A gasolioa garraiorako erabilitako erregaien % 90 izan zen.
    Euskal industriaren eskari elektrikoaren aldakutnza hiruhilekoen arabera