Energiaren Euskal Erakundeak Euskadiko 2018ko energia-emaitzak aurreratu ditu
Energiaren Euskal Erakundeak urtero garatzen duen Euskadiko energia-kontsumoari buruzko txostenak 2018ko ekitaldiari buruzko lehen datuak eman ditu. Aldi horretan azpimarratzekoa da produkzio berriztagarri hidrikoaren gehikuntza, elektrizitate-produkziorako gas naturalaren erabilera murriztu zuena, eta era berean automoziorako erregaien kontsumoaren etengabeko igoera, baina aurreko urteetan baino hazkunde txikiagoarekin.
Euskadin kontsumitutako elektrizitatea % 0,9 handitu zen 2018an, eta gas naturala % 3,4 murriztu zen.Energia-iturri horrek alde batetik erabilera konbentzionaletarako kontsumoan (industria, etxekoa, eta abar) % 3,1eko igoera izan zuen, baina, bestalde, gas naturalaren kontsumoak murrizketa zorrotza izan zuen zentral elektrikoetan (-% 37). Erregaien kontsumoak azken urteetako joera arindu zuen, 2018an % 3,3 handituz.
Irudia. Energia desberdinen kontsumoaren bilakaera Euskadin 2010-2018 tartean
Kontsumo elektrikoa handitu egin da
Euskadiko kontsumo elektrikoa 2018an pixka bat igo zen, 2017ko ekitaldiarekin alderatuta % 0,9a, eta 15.301 GWh-ra iritsi zen.Atzerantz begiratuz, kontsumo elektrikoa 2010ean lortutako maila baino % 10 beherago dago.
Sektore kontsumitzaileek kontsumo elektrikoan duten ordezkagarritasunari eusten diote.Industriak energia elektrikoaren kontsumoaren % 56 bereganatzen du, zerbitzu-sektoreak % 22 eta etxeko sektoreak % 17. Trenbide bidezko garraioa % 1 baino pixka bat gehiago izan zen, eta petrolio-findegiak, berriz, ia % 4ra iritsi ziren.
Industria-sektoreak, osorik hartuta, energia-kontsumoa % 1 handitu zuen 2018an, baina siderurgia eta galdaketaren sektoreak % 0,4 jaitsi zuen bere energia-eskaera. Azken horrek kontsumoan ia % 34ko beherakada izan du 2010. urtearekin alderatuta.
Gainerako industria-azpisektoreetako kontsumoa oro har % 1,4 handitu da, baina sektoreen portaera ez da berdina izan. Igoerak erregistratu dira ez burdinazko metalurgian (% 6,1) eta murrizketak eraikuntzan eta ontzi-konponketan (-% 41). Beiraren sektorea % 2,5 handitu zen, sektore kimikoa % 4,6, eta zementua, karea eta igeltsuen sektorea pixka bat murriztu zen (% 0,2).
Irudia.Euskadiko 2010-2018ko eskaera elektriko industrialaren hiruhileko arteko aldakuntza.
Eraikinen sektorearen barruan, zeinak energia-kontsumoa % 0,8 handitu zuen, Administrazio Publikoaren kontsumoak berdin jarraitu zuen, merkataritza eta beste zerbitzu batzuk handitu egin zen (% 1,4), eta ostalaritza pixka bat errekuperatu zen. Etxeko kontsumoa ere pixka bat igo zen (% 0,5), eta trenbide-garraioa % 1,3 murriztu zen.
Gas naturalaren kontsumoaren murrizketa
Gas naturalaren kontsumoa 2018an jaitsi egin zen eta 25.642 GWh-ra iritsi zen; horrek aurreko urtea baino % 3,4 gutxiago eta 2010ean baino % 25,4 gutxiago dakar.
Beherakada hori batez ere ziklo konbinatuen kontsumoan izan den erorketaren (-% 37) ondorio izan da –baliabide berriztagarri hidrikoen aprobetxamendu handiagoak eraginda–, zeren eta erabilera konbentzionaletarako kontsumoa (industriala eta eraikinak) % 3,1 handitu baitzen.Horrek esan nahi du 2010. urtearekin alderatuta % 76 murriztu dela ziklo konbinatuetan eta % 0,7 erabilera konbentzionaletan.
Automozioko erregaiek hazten jarraitzen dute
Euskadin errepideko garraioaren kontsumoan azken 7 urteetan izandako joera arindu egin da eta % 3,3ko igoera du 2018an, aurreko urteetakoa baino txikiagoa izanik.
Automoziorako gasolioaren kontsumoa handitzen joan da 2012az geroztik, eta % 33,6ko hazkunde metatua erregistratu du 2011. urtearekin alderatuta, eta % 3ko hazkundea azken urtean.Gasolinaren kontsumoa % 5,7 handitu zen 2018an, eta handitu den hirugarren urtea da jarraian, 2016ko eta 2017ko % 1,6aren eta % 4,5aren ondoren, hurrenez hurren. Gasolinen kontsumoa handitu den arren, A gasolioak garraiorako erabilitako erregaien % 90 ordezkatzen jarraitzen du.