100 energia agentzia inguruko ordezkariak bilduko dira hiru egunez

Bilbo, 2012ko azaroaren 8aEuropako energia agentzien federazioak, Fedarenek, bere batzar nagusia Euskadin egingo duenez, Europako zenbait eskualdetako energia agentziaren 100 ordezkariren baino gehiagoren parte hartzea izango duena, Europako eskualdeetan energia aurrezpenari lotutako proiektuen inguruko lan eta eztabaida jardunaldia inauguratu da gaur. Jardunaldiaren inaugurazio ekitaldian Bernabé Unda Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuak, José Ignacio Hormaeche EEEko zuzendari nagusiak eta Gonzalo Molina CADEMeko (EEE taldea) kontseilariak parte hartu dute.
 
Aipatutako jardunaldian Europako energia agentzietako 100 ordezkarik baino gehiagok parte hartu dute, eta antolatutako lan mahai inguruetan honako gai hauetaz eztabaidatu dute: eraikuntzaz eta eraikin zaharren berritze iraunkorraz, eskualdeez eta Alkateen Ituna ekimenaz, energia zerbitzu enpresen ereduez eta beren finantzaketaz. Bernabé Undak azpimarratu du euskal industriak energiaren erabileran egindako ahalegina eraginkortasuna hobetzeari begira. Horretaz gain, Eusko Jaurlaritzaren Energia Estrategiaren helburuak ere nabarmendu ditu; batez ere, 2020. urterako kontsumoa %20 gutxitzea helburu duena.
 
Arratsaldean, berriz, Fedareneren batzar nagusia egingo da, energia agentzien federazioko presidente eta Energiaren Euskal Erakundeko kontseilari-zuzendari nagusi José Ignacio Hormaeche buru dela egin ere. Bihar, lan jardunaldiei amaiera emateko, zenbait bisitaldi antolatu dira. Bisita horien bidez, interes handiko energia instalazioak ikusteko aukera izango dute energia agentzietako ordezkariek. Izan ere, Mutrikuko olatuen bidezko energia sortzen duen instalazioa bisitatzera joango dira; 2011n inauguratutako planta hori mugarri bat izan zen itsas energia aprobetxatzeko instalazioei dagokienez, Europa kontinentalean lehen instalazioa baita elektrizitatea sortzen olatuen bitartez eta sarera bideratzen energia guztia kontsumitzeko. Era berean, Barakaldoko BECeko Dorrean dagoen IBILen Ibilgailu Elektrikoaren Kontrol Gunea eta Tecnaliaren Kubik izeneko eraikuntza industrializatuaren zentroa bisitatuko dituzte. 
 
Fedarene hainbat eskualde eta erkidegotako 50 energia agentziak baino gehiagok osatzen dute, eta Europako eskualde eta erkidego horietan energia iraunkorraren aldeko politikak koordinatu eta garatu nahi ditu sare europar horrek. Gaur egun, Fedareneren presidentea José Ignacio Hormaeche da, EEEko kontseilari-zuzendari nagusia dena, 1990. urtean, beste sei energia agentziarekin batera, FEDARENE eratu zuen energia agentziako burua. Bilboko batzar nagusian eta bileretan energia agentzi horietako ordezkari ugarik parte hartuko dute. Horien artean, nabarmentzekoak dira Frantziako Rhône-Alpes eskualdeko Rhonalpenergie agentziakoak, Munich eta Berlin hirietako agentziako ordezkariak, Italiako Abruzzo eta Milan hirietako agentzietako kideak, Frantziako Ile, Austriako Upper, Bartzelona eta Valentziako energia agentzietako arduradunak.