• Nissan konpainiaren erakusketa ibiltaria Bilbora heldu da; EEE Energiaren Euskal Erakundeak eta IBIL, Gestor de carga de vehículo eléctricok babestutako erakusketaren helburua da herritarrei emisiorik gabeko mugikortasuna ezagutaraztea eta, aldi berean, %100 elektrikoa den lehen ibilgailua gidatzeak dakartzan abantailak, berrikuntzak eta sentsazioak erakustea
• IBILekin sisnatutako akordioaren barruan dago ekimen hau

2012ko martxoaren 8a – Javier Redondok,  Nissan Iberiako Zero Emisio Mugikortasun Programaren zuzendariak, Asier Abaunzak, Bilboko Udaleko Garraio Saileko zinegotziak, Txaber Lezamizek, Energiaren Euskal Erakundeko Garapen Teknologikoa Ataleko arduradunak, eta Enrique Monasteriok, IBILeko zuzendari nagusiak inauguratu dute gaur goizean, Bilbon, Nissan LEAF Tour izeneko erakusketa ibiltaria. Erakusketa Arriaga antzokiaren ondoan dago, Bilboko Udalak utzitako lekuan, hain zuzen ere. Bartzelona, Madril, Valladolid eta Sevillan izan ondoren, LEAF Tour erakusketa Bilbon izango da ikusgai. Gaurtik hasita, martxoaren 11 arte egongo da zabalik egunero, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 19:00etara ordutegian.

EEE, IBIL eta Nissan bat datoz mugikortasun elektrikoa eta iraunkorra jendartean zabaltzeko eta ezagutarazteko garrantzian. Horren erakusle da, besteak beste, Nissan LEAF Tour erakusketa; izan ere, haren bidez, %100 elektrikoa den mugikortasunaren abantailak probatzeko aukera eman nahi diete Bilboko biztanleei. Horretaz gain, mugikortasun mota berri horren inguruko informazioa zabaldu nahi dute, adibidez,  ibilgailu elektrikoa eta bera kargatzeko sistemak.
Euskadin, 2010ean, ibilgailu elektrikoa sartzeko estrategia abiarazi zen. Estrategia hori garatzeko, funtsezko zeregina du  IBIL enpresak, alde publiko zein pribatuetan ibilgailu elektrikoak kargatzeko zerbitzuak ematen diharduena. 2011n, IBILek ibilgailuak kargatzeko 109 gune baino gehiago instalatu zituen, urte horretarako zeuden aurreikuspenak nabarmen gaindituz.
Nissan Leafi buruz
Nissan LEAF ibilgailua %100 elektrikoa da eta munduan dagoen ibilgailu aurreratuenetarikoa da teknologia aldetik, mugikortasun pertsonala ulertzeko eran aldaketa zuzentzen edo bideratzen ari dena. Hori dela eta, LEAF Tour erakusketaren bitartez, %100 elektrikoa den mugikortasun berria zabaldu nahi da bilbotarren artean eta, aldi berean, Nissan LEAF ibilgailu elektrikoa gidatzeak dakartzan abantailak eta sentsazioak helarazi nahi zaizkie. Horrekin batera, erakusketan mugikortasun elektrikoari lotutako informazioa emateaz gain, Nissan etxearen mugikortasun iraunkorraren aldeko proposamen berria ezagutzeko aukera izango da.

LEAF ibilgailua salgai dago dagoeneko Bilboko Nissan kontzesionarioan; zehazki, Lejarza, SAn.  Ibilgailuaren prezioa 35.950 eurokoa da, eta %100 elektrikoak diren ibilgailuak erosteko dauden diru laguntzez baliatuta, haren prezioa 6.000 euro gutxiago da. Euskadin, EEEk ematen dituen diru laguntzei esker, prezio hori merkeagoa izan liteke, eta, beraz, prezio lehiakorra izango du, segmentu berekoak diren trinko hibrido edo turbodiesel ibilgailuen prezioen aldean; betiere, ekipamendu bera izanik. LEAF ibilgailuaren prezioaren barruan bateria sartzen da; bateriak eta gainerako osagai elektrikoek 5 urteko bermea dute, edo 100.000 kilometro.
Gainera, Nissan etxeak finantzaketa lerro berezia du LEAF ibilgailua erosi nahi duten bezero partikularrentzat. Izan ere, ekologikoa eta berritzailea den ibilgailu hori eskura daiteke 350* euroko kuota ordainduz hilean, hiru urez. Epe hori bukatutakoan, bezeroak aukera izango du azken kuota bat ordaintzeko, kuota hori berriz finantzatzeko edo ibilgailua Nissan etxeari itzultzeko eta haren ordez beste  LEAF ibilgailu berri bat hartzea, edo Nissan etxearen beste modelo bat eskuratzea. Horretaz guztiaz informazio gehiago nahi izanez gero, jo ezazu, lasai asko, Bilboko Nissanen Lejarza, SA kontzesionariora.
*Adibidez,  Nissan LEAF ibilgailuaren salmenta prezioa:35.950€; finantzatzeko zenbatekoa: 22.048,56€ (Gobernuaren pizgarriak edo diru laguntzak barne).  C.A: 650,43 € (%2,95). 350 €ko 36 kuota, eta 12.650,81€ko azken kuota bat. Hasierako ordainketa edo sarrera: 7.901,44€. TIN: %5,95; TAE: %7,54. Epeka guztizko prezioa:33.802,68€. Eskaintza hau baliagarria da hilaren amaiera arte, eta partikularrei eta autonomoei aplikatuko zaie, baldin eta LEAF ibilgailua erosteko finantzaketa Magic Plan 3D, RCI Banque SA, Espainiako sukurtsalaren bidez egiten badute.

IBILi buruz
IBIL enpresan Eusko Jaurlaritzak, haren energia agentzia den Energiaren Euskal Erakundearen bitartez, eta Repsolek parte hartzen dute, %50eko partaidetzarekin bakoitzak, eta Euskadin ibilgailu elektrikoa kargatzeko azpiegitura garatzea du helburu, gure herrian mugikortasun elektrikoa bermatze aldera.
Iragan otsailaz geroztik, Espainian ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegiturari lotutako lehen kontrol  gunea du abian IBILek, Bizkaiko BECeko dorrean duen egoitzan kokatua. Kontrol gune horretatik IBILek instalatutako karga-gune guztiak kontrolatzen dira (publikoak eta pribatuak). Horretaz gain, haren filiala den IBILEK car-sharing enpresaren ibilgailuak ere kontrolatzen dira, baita elektrizitate berriztagarria erosteko baldintzak ere. Estatuko merkatuan, ibilgailu elektrikoak kargatzeko teknologietan erreferente teknologikoa izan nahi du IBIlek.