Eragiketan 450 km-ko gasbideak, Irungo nazioarteko konexioa eta Kantabriarekin lotura sartu dira
Naturgas Energíaren gasa garraiatzeko negozioaren salmenta Naturgas Energíari gaur burutu da, iragan udan adostutako eragiketa hori 245 milioi eurokoa izan da. Hala, Eusko Jaurlaritzak, Energiaren Euskal Erakundearen bitartez, sozietatearen akzioen %10 izango du, eta aurrerantzean Enagás Transporte del Norte izena hartuko du.
Joan den uztailean sinatutako akordioak EEEren oniritzia izan zuen, EDP Naturgas Energíaren akziodun den aldetik, eta gehienbat Euskadin dauden aktiboen erosketa jasotzen du, hala nola presio handiko 450 kilometroko gasbideak eta Irungo nazioarteko konexioa. Horretaz gain, konpresio estazio berri bat egitea ere aurreikusten da, Frantziarako noranzkoa duen konexio horren ahalmena areagotzea ekarriko duena, gaur egungo 0,2 bcm izatetik 2,1 bcm izatera, hain zuen ere. Era berean, Bilbo-Treto gasbidea eraikitzen ari da; 54 kilometroko luzera izango duen gasbide horrek sendotu egingo du Bilboko plantak Kantauri itsasoko ertzarekin duen lotura.
Naturgas Energían izandako aktiboen desinbertsio hori Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko uztailaren 13ko 2009/73/CE Zuzentarauaren xedapenak betetzera dator, gas naturalaren barne merkatuaren arau komunez dihardutenak, bertikalki integratutako energia operatzaileei garraioari lotutako jarduera eta gainerako jarduerak banatu behar izatea eskatzen dietena, sistemaren zein konpainien independentzia eta eraginkortasuna areagotzea ekarriko duena.