- Ekitaldia gaur egin da Etxebarrin, non argiteria publikoko sistema berritu den. LED teknologiari esker, kontsumitutako energiaren % 73ko aurrezpena egin da.
- Udal-ordezkariek, era berean, presentzia-detektagailua duten oinezkoentzako pasabideetako argiztapen-errefortzua ezagutu ahal izan dute.
- EEEk bereizgarri bat aurkeztu du 2030erako Euskadiko Estrategia Energetikoaren helburuak betetzen laguntzen duten administrazio edo eremu publiko-pribatuarekin elkarlanean garatu diren ekimenak identifikatzeko.
Energiaren Euskal Erakundeak Bilbo Handia, Txorierri eta Uribe Kosta eskualdeak osatzen dituzten udalerrietako ordezkariak bildu ditu gaur Etxebarrin, Euskal Trantsizio Energetikoarekiko duten konpromisoa aitortzeko.
Deialdiaren barruan bisitaldi tekniko bat antolatu da udalerri horretako argiteria publikoko sistemaren erabateko berritzea osatzen duten azken argien ezarpena ikusteko. Etxebarriko udalerrian egindakoa bezalako jardunak azpimarragarriak dira efizientzian abantailak eta ingurumenarekiko onurak lortzen direlako, izan ere, % 73ko kwh aurrezteak 206 tona CO2murriztea ekarriko baitu; onura hori 5.291 zuhaitz landatzearen baliokidea da. Gainera, proiektu horrek ezaugarri berezi bat du teknologia berrien aplikazioari dagokionez, izan ere, oinezkoentzako pasabideek presentzia-detektagailua izango baitute, eta argiztapena handituko du oinezko bat errepidea gurutzatzera hurbiltzen denean. Ezaugarri horrek bide-segurtasuna areagotzen du.
Iñigo Ansola EEEko zuzendari nagusiak udalerri horren singularitatea nabarmendu nahi izan du, energiaren eremuko zenbait proiektu garatu dituela kontuan hartuta. Era berean, aitorpena zabaldu die eremuko udal eta mankomunitate guztiei (Arrieta, Bakio, Basauri, Barrika, Berango, Bilbo, Derio, Erandio, Etxebarri, Fruiz, Galdakao, Gamiz-Fika, Gatika, Getxo, Gorliz, Larrabetzu, Laukiz, Leioa, Lemoiz, Lezama, Loiu, Maruri-Jatabe, Meñaka, Mungia, Plentzia, Sondika, Sopela, Urduliz, Zamudio) energia berriztagarrien efizientziaren eta sustapenaren alorrean egindako ahaleginarengatik. Ansolak energiaren trantsiziorako agertutako inplikazioa eskertu die, eta Energiaren Euskal Erakundeak sortutako “Energiaren Bidea - Euskal Energiaren Trantsizioa Udalean ere” bereizgarria eman die. Berezigarria pixkana-pixkana jarriko da ikusgai Euskadiko udalerrietako udal-instalazioetan.
Elkarraldia gaur goizean izan da, eta beste eskualde eta mankomunitate batzuetara ere hedatu den ekimen baten jarraipena da; ekainaz geroztik EAEko hainbat udalerri eta eskualdetan egin da, eta 227 udalerritan energiarekin lotutako ekimenak aitortu ditu. Ekitaldi horietan EEEk euskal energiaren trantsizioaren garapenean duten paperaren garrantziaren partaide egin nahi ditu udalerriak toki-esparrutik begiratuta. Euskadiko ia udal, mankomunitate, partzuergo eta kuadrilla guztiek parte hartzen dute energia berriztagarria eta efizientzia bultzatzeko ekintzetan, modu batean edo bestean. Plataformek beren zeregina Energiaren Euskal Erakundearekin (Alkateen Ituna zein Alkateen Itunerantz zuzenduz ituna) koordinatzearen bitartez, EEEk udalerriei urtero eskaintzen dizkien laguntzen bitartez, edo Agenda 21 programaren garapenaren bitartez burutzen dira parte-hartze horiek, Lurralde Historikoetako Foru Aldundiekin eta Udalsarea 21 sarearekin koordinatuta.
Aurrezpena, monitorizazioa eta teknologia
Argiteria publikoa oso elementu garrantzitsua da udal-kudeaketan. Ia hirigintza-proiektu guztietan dagoen elementua da, eta herritarren erabilera-espazioei segurtasuna eta erosotasuna ematen die. Era berean, prestazio horrek ahalegin ekonomiko bat egitea eskatzen du, hala energia-kontsumorako –dituen ingurumen-ondorioekin– nola mantentze-lanetarako eta kudeaketarako.
EAEko ia udalerri guztiek argiteria publikoaren sistema osatzen duten argien efizientzia handiagoaren aldeko apustua egin dute. Etxebarriren kasuaren eredugarritasuna energia-aurrezpenean, denbora errealean xehatutako monitorizazioan eta oinezkoen pasabideetan segurtasuna areagotzen duten teknologien aplikazioan datza.
Etxebarrik amaitu berri duen argiteria publikoa berritzeko proiektuak, alde batetik, teknologia zaharra zuten argiak azken belaunaldiko LED teknologiako argiekin ordeztea ekarri du. 2.473 argi-puntu ordeztu dira. Bestetik, proiektuak ekarri du argiteria publikoaren energia-kontsumoaren gastuaren kudeaketa eta mantentze-zerbitzu prebentibo nahiz zuzentzaileak kontratatzea eta erabateko bermea lortzea. Energia Zerbitzuen Enpresa datozen hamaika urteetarako eratzeko kontratua Electricidad Martín eta Ferrovialek osatutako aldi baterako enpresa-elkarteak egikarituko du, eta energia % 100 berdea erabiltzeko konpromisoa hartzen du.
Udalerriko argien modernizazioak, era berean, Etxebarriko 32 argiteria-koadroetan instalatutako telekudeaketa sistema bat gaineratzen du, eta horrek energia-kontsumoak denbora errealean monitorizatzeko eta gehiegizko kontsumorik gerta ez dadin zaintzeko aukera ematen du. Hobekuntza horiek, beste batzuekin batera, adibidez 13 oinezkoentzako pasabideren errefortzua (modu efizientean egina, pertsonak igarotzen direnean argitzen diren presentzia-detektagailuen bitartez, eta goizaldean jende gutxi dabilen orduetan argiztapena erregulatuz) aurreko sistemarekin konparatuta kontsumitutako kwh-ak % 73 murriztea ahalbidetzen dute. Horrek 206,34 tona CO
2aurreztea dakar.
Aitortutako udalak
Gaur goizean Etxebarrin izan den hitzordura 29 udalerrietako erakundeetako ordezkari eta teknikariak bertaratu dira. Udalerri horietatik guztietatik, energiaren esparruko zenbait proiektu nabarmendu nahi ditugu:
1.- Arrieta: argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.
2.- Bakio: eraikinak (klimatizazioa eta barne-argiztapena), kontratua Energia Zerbitzuen Enpresarekin argiteria publikoaren kudeaketa eta mantentze-lanetarako eta energia berriztagarrien sustapena.
3.- Basauri: “Alkateen Ituna” itunari atxikitako udalerria, argiteria publikoa, eraikinak (klimatizazioa eta barne-argiztapena), kogenerazio-instalazioa kiroldegian eta energia berriztagarrien sustapena: eguzki-panel termikoen eta fotovoltaikoen instalazioa hainbat eraikinetan.
4.- Barrika: argiteria publikoa, eraikinak (barne-argiztapena) eta energia berriztagarrien sustapena.
5.- Berango: argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.
6.- Bilbo: “Alkateen Ituna” itunari atxikitako udalerria, argiteria publikoa, eraikinak (klimatizazioa, inguratzailea eta barne-argiztapena), kogenerazio-instalazioak hainbat kiroldegitan, kontratua Energia Zerbitzuen Enpresarekin udal-eraikinetako instalazioen kudeaketa eta mantentze-lanetarako, karga-puntu publikoen ezarpena, autobus hibrido eta elektrikoen, moto, bizikleta eta ibilgailu elektrikoen erosketa udal-flotarako, taxi elektrikoentzako laguntza-programa, eta energia berriztagarrien sustapena: eguzki-panel termikoen eta fotovoltaikoen instalazioa hainbat eraikinetan.
7.- Derio: eraikinak (klimatizazioa), kontratua Energia Zerbitzuen Enpresarekin Txorierriko Mankomunitateak kudeatutako argiteria publikoaren kudeaketa eta mantentze-lanetarako eta energia berriztagarrien sustapena: eguzki-panel termikoen instalazioa eraikin publikoan.
8.- Erandio: argiteria publikoa, eraikinak (klimatizazioa) eta energia berriztagarrien sustapena: eguzki-panel termikoen instalazioa hainbat eraikinetan.
9.- Etxebarri: “Itunerantz zuzenduz” itunari atxikitako udalerria, kontratua Energia Zerbitzuen Enpresarekin argiteria publikoaren kudeaketa eta mantentze-lanetarako eta energia berriztagarrien sustapena: eguzki-panel termikoen eta fotovoltaikoen instalazioa hainbat eraikinetan.
10.- Fruiz: argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.
11.- Galdakao: argiteria publikoa, eraikinak (inguratzailea eta barne-argiztapena) eta energia berriztagarrien sustapena: eguzki-panel termikoen eta fotovoltaikoen instalazioa hainbat eraikinetan.
12.- Gamiz-Fika: argiteria publikoa, eraikinak (barne-argiztapena) eta energia berriztagarrien sustapena.
13.- Gatika: “Itunerantz zuzenduz” itunari atxikitako udalerria, argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.
14.- Getxo: argiteria publikoa, kontratua Energia Zerbitzuen Enpresarekin udal eraikinetako instalazioen kudeaketa eta mantentze-lanetarako eta energia berriztagarrien sustapena: biomasa-instalazioa, geotermia, eguzki-panel termikoak eta fotovoltaikoak hainbat eraikinetan.
15.- Gorliz: argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.
16.- Larrabetzu: eraikinak (barne-argiztapena), kontratua Energia Zerbitzuen Enpresarekin Txorierriko Mankomunitateak kudeatutako argiteria publikoaren kudeaketa eta mantentze-lanetarako eta energia berriztagarrien sustapena.
17.- Laukiz: argiteria publikoa, eraikinak (klimatizazioa) eta energia berriztagarrien sustapena.
18.- Leioa: eraikinak (barne-argiztapena), kontratua Energia Zerbitzuen Enpresarekin argiteria publikoaren kudeaketa eta mantentze-lanetarako eta energia berriztagarrien sustapena: eguzki-panel fotovoltaikoen instalazioa eraikin publiko batean.
19.- Lemoiz: argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.
20.- Lezama: kontratua Energia Zerbitzuen Enpresarekin Txorierriko Mankomunitateak kudeatutako argiteria publikoaren kudeaketa eta mantentze-lanetarako eta energia berriztagarrien sustapena.
21.- Loiu: kontratua Energia Zerbitzuen Enpresarekin Txorierriko Mankomunitateak kudeatutako argiteria publikoaren kudeaketa eta mantentze-lanetarako eta energia berriztagarrien sustapena.
22.- Maruri-Jatabe: argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.
23.- Meñaka: argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.
24.- Mungia: Alkateen Itunari atxikitako udalerria, argiteria publikoa, eraikinak (klimatizazioa eta barne-argiztapena), ibilgailu elektriko baten erosketa udal-flotarako, eta energia berriztagarrien sustapena: geotermia-instalazioa, eguzki-panel termikoen eta fotovoltaikoen instalazioa hainbat eraikinetan.
25.- Plentzia: argiteria publikoa, eraikinak (barne-argiztapena) eta energia berriztagarrien sustapena.
26.- Sondika: kontratua Energia Zerbitzuen Enpresarekin Txorierriko Mankomunitateak kudeatutako argiteria publikoaren kudeaketa eta mantentze-lanetarako eta energia berriztagarrien sustapena.
27.- Sopela: “Itunerantz zuzenduz” itunari atxikitako udalerria, argiteria publikoa, eraikinak (klimatizazioa eta inguratzailea) eta energia berriztagarrien sustapena.
28.- Urduliz: argiteria publikoa, eraikinak (barne-argiztapena) eta energia berriztagarrien sustapena.
29.- Zamudio: eraikinak (klimatizazioa eta inguratzailea), kontratua Energia Zerbitzuen Enpresarekin Txorierriko Mankomunitateak kudeatutako argiteria publikoaren kudeaketa eta mantentze-lanetarako eta energia berriztagarrien sustapena.
EEEren laguntzak, udalentzako babes-tresna
Ekitaldi honetarako 8 milioi euroko aurrekontua izan duen Energiaren Euskal Erakundearen laguntza programak 800.000 euro Toki Administrazio Publikoari zuzendutako energia-aurrezpena eta energia berriztagarriak sustatzeko proiektuetara bideratzen ditu. Funtsezko babes ekonomikoa da esparru horretako proiektu energetikoak finantzatzeko, baina zuzkidura ekonomiko horretaz gain, udalek, mankomunitateek eta EAEko kuadrillek proposatutako planteamenduen jarraipen teknikoarentzako konpainia eta monitorizazioa eskaintzen du EEEk.
2018ko diru-laguntza jaso dezaketen Ekintzen Programek kanpo-eraikinen eta egungo udal-eraikinen argiztapenetara zuzentzen diren energia-efizientziako ekintzak, klimatizazio eta etxeko ur beroaren ekoizpenaren instalazio-proiektuak, eta udal-eraikinetako kogenerazio eta ikuskapen energetikoen instalazio-proiektuak sustatu ditu. Toki-administrazioak ere laguntza-programa horretara bildu ahal izan dira energia-iturri berriztagarriak ezartzeko, hala nola eguzki-instalazio termikoa.
Berritasunen artean, industrialdeetarako laguntzetarako babes-linea espezifiko bat bildu da aurten, enpresa-zentro horietan energia-hobekuntzak sar daitezela sustatzeko. 1,5 miloi euro bideratu dira jarduera horietarako.
Euskal Energiaren Trantsizioaren irudi berria – Energiaren Bidea
Energiaren Euskal Erakundeak Energiaren Bidea izeneko identifikazio-marka berri bat abiarazi du. 2030eko Euskadiko Estrategia Energetikoaren helburuak lortzea zein energiaren trantsizioa garatzea laguntzen duten ekimen guztiak hartuko ditu barnean, bai administraziotik zein kolaborazio publiko-pribatutik sortutakoak ere. Inguruko herrialde garatuak ere erronkan murgilduta daude, karbonizazio baxuko eredu energetiko baten mesedetan.
Energiaren trantsizioari aurre egitea zen Energiaren Euskal Erakundearen motibazioa erakunde bera eratzeko, termino hori orduan normalizatua ez zegoen arren. Erakundeak 35 urte baino gehiago daramatza energia berriztagarriak, efizientzia, eta baliabide propioen aldeko apustua sustatzen, baita gasaren aldekoa ere, prozesu horri aurre egiteko. Izan ere, egunean-egunean euskal energia-sistemak aurrera egiten du kalitatezko horniketa lehiakorra bermatzen duen eredu jasangarri baterako bidean, energia berriztagarrien ekarpen handiago batean eta petrolioaren deribatuen erabilera txikiago batean oinarritua, deribatu horiek gas naturalarekin ordeztuz. Honako helburua betetzeko, ezinbestekoak dira toki-erakundeek duten papera, izan ere, erabakiak hartzen dituztenean, faktore erabakigarriak sar ditzakete efizientzia eta energia berriztagarriak sustatzeko.
Energiaren Bidea/Euskal Energiaren Trantsizioa izeneko markari tokiko eranskin bat gehituko zaio,
Udalean ere. Horrez gain, hainbat euskarri gehituko zaizkio bereizgarria ikusgai dagoen toki eta eraikin publikoetan eredu energetikoaren aldeko ekimenak burutu direla agerian jartzeko; besteak beste, biomasa, geotermia, kogenerazioa, eguzki-panel zein panel fotovoltaikoak, argiztapen-efizientzia edo ibilgailu elektrikoen erabilera.