Epaimahaiak dibulgazio-lana eta inbertsioari emandako laguntza nabarmendu ditu, baita biomasa eraikin publiko zein pribatuetan beroa sortzeko erabiltzearen alde egindako apustua ere.

Avebiom Biomasaren Balioespen Energetikorako Espainiako Erakundeak urtero ematen duen Fomenta la Bioenergía 2019’ saria Energiaren Euskal Erakundearentzat izan da aurten, azken urte hauetan garatutako dibulgazio-, laguntza- eta inbertsio-ekintzak saritu nahi izan dituztelako, batez ere eraikin publiko zein pribatuetan beroa sortzeko biomasa erabiltzeari dagokionez.
 

Epaimahaiak saritu nahi izan du euskal erakunde publikoak, bere historiako 37 urteetan, biomasaren erabilera sustatzearen alde egin duen bidea.Datorren irailaren 24an Javier Díaz Avebiomeko presidenteak saria emango du, Valladoliden, Expobiomasa Azokaren esparruan.

Energiaren Euskal Erakundea 1982an sortu zen, eta Eusko Jaurlaritzaren Energia Agentzia da. Energia-estrategiak proposatzea du eginkizun, hornidura-bermeko, kostuen lehiakortasuneko, jasangarritasuneko eta garapen teknologikoko irizpideei jarraikiz, baita estrategia horien garapenean aktiboki parte hartzea eta haietan definitutako helburuak lortzen laguntzea ere.

Euskadik energia-kontsumo handia dauka, eta horregatik, energia-efizientzia eta energia berriztagarrien alde egin du betidanik, biomasaren alde bereziki, ahalmen handiena duena baita.Hain zuzen ere, energia berriztagarriek euskal energiaren balantzean duten parte-hartze osoaren % 80 da gaur egun.
EEEk 1985ean egin zuen Euskadiko energia-ahalmenari buruzko lehen ebaluazioa.90eko hamarkadan, berriz, pirolisian eta gasifikazioan oinarritutako teknologiak ikertu eta garatzeko zenbait proiektu burutu zituen, hainbat aprobetxamendu tipologiari heltzearren.Horrez gain, baliabideen identifikazio eta karakterizaziorako azterlanak egin ziren.

Sozietate batzuk ere sortu zituen, udal eta mankomunitateekin batera, zenbait zabortegitatik eratorritako biogasaren energia-balioa ebaluatzeko.Eta beste zenbait azterlan ere hasi zituen, beste baliabide biomasiko batzuen ahalmena ebaluatzeko.

Aurrerago, beste zenbait proiektu bideratu zituzten, baso- eta nekazaritza-biomasan oinarrituta elektrizitatea sortzeko instalazioak abian jartzeko, eta, aldi berean, teknologia berrien azterketa eta miaketa indartu zen biomasa xede termikoetarako erabiltzeko.Nabarmentzekoa da pelletak erabiltzearen alde, eta, galdara tradizionalen ordez, sistema berriak erabiltzearen alde egindako apustua, azken horiek zerbitzu bera erabiltzen dutelako modu automatizatu eta jasangarri batean.

Gaur egun, eta Europak, energia-sektorearen deskarbonizaziorako bidean, berriztagarriak bultzatzeko abian jarritako estrategien ildotik, urteko zenbait laguntza-programa garatzen ditu, eta horien bitartez biomasa termikoko 4.000 instalazio sustatu ditu gutxi gorabehera, euskal gizartean eragin handia lortu dutenak ohiko kontsumo-ildoak aldatu dituzten heinean.

8 saridun 2010. urtetik
Aurreko edizioetan honako hauek izan dira ‘Fomenta la Bioenergía’ sariaren irabazleak: Terrassako Udala(2010), IDAE (2011), Andaluziako Energiaren Agentzia (2012), Gaztela eta Leongo Junta(2013), Nekazaritza eta Ingurumen MinisterioarenKlima Aldaketaren Bulegoa (2014), Galiziako Xunta(2015), Nasuvinsa (Navarra de Suelo y Vivienda) enpresa publikoa (2016), Valladolideko Unibertsitatea (2017) eta Ceder-Ciemat(2018).