Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusi Iñigo Ansola izango da moderatzailea Euskalduna jauregian egingo den “Hiri mugikortasuna eta energia berriak” izeneko saioan bihar eta eta bat egingo du Mugikortasunean Champions Komunitatearekiko atxikimendu ekitaldian.
 

Energiaren Euskal Erakundea da Eusko Jaurlaritzaren mugikortasun iraunkorraren aldeko konpromisoa gauzatzen ari den erakundeetako bat, ingurumen, ekonomia eta gizarte printzipioetan oinarrituko eredua, hain zuzen ere.   
 
Euskadiko Energia Estrategia 2030, Garraio Iraunkorraren Plan Zuzentzailea 2030, Mugikortasun Elektrikoaren Plan Integrala… lagungarri dira modernoagoa eta eraginkorragoa izango den etorkizuneko mugikortasun iraunkorraren eredua mamitzen.
 
SUM Bilbao (Sustainable Urban Mobility Congress) kongresuaren barruan izango diren saioen artean, bihar, hiri mugikortasun iraunkorraren alorreko jarduketak aztertuko dira, betiere energia alternatiboetan oinarrituak edo haren erabilera sustatzen dutenak, eta, ondorioz, erregai fosilekiko mendekotasuna murriztea dakartenak. Aipatutako saio hori Euskalduna jauregiko A aretoan egingo da, 09:20etik aurrera, eta EEE Energiaren Euskal Erakundearen laguntza du; izan ere, energia horniduren iturriez, energiaren metatzeaz, banaketaz, kargatzeko guneez, garraio bideez eta beste gai batzuez izango den saioa Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusi Iñigo Ansolaren eskutik moderatuko da, eta honako partaide hauek izango ditu: Jordan Ramer, EV Connect-eko zuzendari exekutiboa, Aitor Arzuaga, IBILeko zuzendari nagusia eta Imanol Iturrioz, CAF (Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles) Taldeko I+D Ataleko burua.
 
Energiaren Euskal Erakundea ere izango da bihar Mugikortasunean Champions Komunitatearekiko atxikimendu ekitaldian, eta bat egingo du tokian tokiko liderrez osatutako lehen plataforma horrekin, hiri mugikortasunean trantsizioa batera zuzentzeari begira.