Diru-laguntzak eskatzeko epea urtarrilaren 30ean amaituko da
Planerako hasieran zeuden 876.000 eurotik gaur egungo 5,25 milioi eurora igaro da
• Guztizko inbertsioa 24,6 milioi euro baino handiagoa da
• 27.000 leiho ordezkatuko dira: 4 edo 5 etxebizitzako, 10 m2 baliokidea dena
• Leihoen ordezkapenak energiaren aurrezpena dakar berokuntzan, eta dirutan 200 euroraino urtean
Bilbo, 2009ko urtarrilaren 16a –Etxebizitzetan leihoen ordezkapena sustatzea helburu duen Renove Plan berritzaileari amaiera emango zaio laster. Izan ere, Renove Planaren diru-laguntzak jaso ahal izateko eskabideak aurkezteko epea urtarrilaren 30ean, 14:00etan, bukatuko da. Hala, Energiaren Euskal Erakundeak (EEE/EVE) iragan urteko irailean abiatutako plana, IDAErekin sinatutako hitzarmenean jasotzen diren programen barruan dagoena, amaitutzat joko da. Hitzarmen hori hainbat sektoretan garatzen ari da, batez ere industria, etxebizitza eta garraioan. Leihoen Renove Planaren programan 6.000 eskaera izango direla espero da, eta etxebizitzako batez besteko diru-laguntza 875 eurokoa izango da. Hasierako aurrekontua, 876.000 euro, nabarmen handitu da, 5,25 milioi euro izango baita amaieran.
Etxebizitzetako leihoak ordezkatzea helburua duen Renove Plana, EEE/EVE-IDAEren hitzarmenaren barruan dagoena, arrakasta handia izaten ari da; izan ere, programa edo planaren amaierako aurreikuspenen arabera, 6.000 eskabide inguru izango dira (hil honen erdialdean 5.000 baino gehiago ziren egindako eskabideak), eta diru-laguntzetan 5,25 milioi euro emango dira guztira. Datorren urtarrilaren 30ean, 14:00etan, bukatuko den plan honi esker, etxebizitza bakoitzeko 875 euroko diru-laguntza lortu da batez beste, 4-5 leiho ordezkatuta, azalerako 10 metro koadroren baliokidea dena.
EEE/EVE-IDAE hitzarmenaren ondorio den plan horretan ematen den diru-laguntza egindako inbertsioaren %21,3 da. EEE/EVE-IDAE hitzarmenaren programa edo planaren inbertsio handiaren bitartez, 24,6 milioi euro, eraikuntza alorreko sektore batzuei, arotzia metalikoa, beira eta aluminioa, adibidez, lagundu egin zaie euren jarduera sustatzen.
Leihoak ordezkatzeko etxebizitzetan egiten ari den batez besteko inbertsioa 4.100 eurokoa da. Diru-laguntzetan ematen den diru kantitatea 220 eurotik, gutxienekoa, 1.650 eurora, gehienekoa, doa, beti ere ordezkatutako leiho kopuru eta metro karratuen arabera. Datu orokor gisa, programaren amaieran 27.000 leiho ordezkatuko direla aurreikusten da, azalerako 58.888 metro koadroren baliokidea dena.
Etxebizitza bakoitzaren batez besteko energia aurrezpena 1.380 kWh ingurukoa da urtean. Edo beste era batera esanda, berokuntzan energia faktura 150 eta 200 euro artean merkatzea. Guztira, urtean 8,3 milioi kWh aurreztuko dira, 2.500 euskal etxeren kontsumo elektrikoaren baliokidea. Gainera, Energiaren aurrezpen horrek urtean 7.500 tona CO2 ez aireratzea atmosferara dakar berekin.
Etxebizitzetan energia aurreztea xede duen Leihoen Renove Planak oso eraginkorrak ez diren leihoen ordezkapena sustatu nahi du, era horien ordez, isolamendu eta eraginkortasun handiagoa duten leihoak jartzeko diru-laguntza ematen du, berokuntzan energia aurreztu ahal izateko. Jartzen diren leiho berriek beira edo kristal bikoitza eta zubi termikoen haustura eduki behar dituzte, kanpotik behar bezala isolatuta egoteko.
Aurkeztutako eskabideen %50 ingururi eman zaie diru-laguntza. Nolanahi ere, izandako eskabide ugari direla era, diru-laguntza emango direla jakinarazteko komunikazioa 2009ko martxora arte luzatuko dela espero du EEE/EVEk. Bien bitartean, lehendik aurkeztutako eta ontzat jotako eskabideak bideratzen ari dira, eta beraz, diru-laguntza ematen. Eskabideak aurkezteko epea urtarrilaren 30ean amaituko da. Diru-laguntza jasotzeko, leihoetan egingo den inbertsioaren lanak uztailaren 31 baino lehen egin beharko dira. Hori horrela, eskatzaile bakoitzari noiz emango zaion diru-laguntza horren araberakoa izango da.
EEE/EVEk Euskadin energia kontsumoa gutxitzeko aurrera daraman jardunaren barruan dago Leihoen Renove Plana. Hain zuzen ere, Euskadiko Energia Estrategiak 2001-2010 aldirako ezarritako helburua da 975.000 tpb (tona petrolio baliokide) aurreztea. Horretarako, zenbait jarduera garatzen ari dira energia kontsumoa gutxitzeko sektore guztietan, batik bat industria, garraio, etxebizitza eta hirugarren sektorean.