Programa martxoaren 31n amaituko da behin betikoz.
2006an EEE/EVEk eta IDAEk sinatutako hitzarmena 2007koarekin batera garatuko da.
· Dagoeneko 55.000 etxetresna elektriko baino gehiago ordezkatu dira
· Bizkaia da etxetresna elektriko gehien ordeztu den probintzia
· Beste alor batzuetan diru-laguntzak jasotzeko epea zabalik egongo da abenduaren 15a arte
Aurreztu Energia deritzon Etxetresna Elektrikoen Renove Planak harrera ona izan du herritarren aldetik; izan ere, eraginkorrak izateaz gain, ingurumena zaintzen duten etxetresna elektriko ugari erosi dute Renove Planari esker. Horren erakusle da saldutako etxetresna kopurua kanpainako lau hilabetean: 55.000. Hain zuzen ere, hasierako aurreikuspena, 52.000 etxetresna saltzea, aise gainditzea ekarri duena. Hori horrela, A energia-etiketadun etxetresna elektriko gutxi izatetik beste egoera batera igaro da Euskal Autonomia Erkidegoan; gaur egun, etxetresnen eraginkortasuna baita irizpide nagusia erosterakoan, garrantzi handia duen aldaketa energiaren ikuspuntutik. Arrakasta handia izan duen kanpainari jarraipena eman nahi dio Energiaren Euskal Erakundeak. Horretarako, EEE/EVE-IDAE hitzarmena uztartuz, etxetresnak diruz laguntzen jarraituko du 2007ko martxoaren 31a arte. Luzapen honi esker, hasieran aurreikusitakoa baino energia gehiago aurrezteaz bat, CO2 gutxiago aireratuko da.
Aurreztu Energia izeneko kanpaina iragan ekainean aurkeztu zen jendaurrean, EEE/EVEren eta IDAEren artean sinatutako hitzarmenaren barruan eta zenbait alorretan energia aurreztea helburua duena. Hain zuzen ere, hitzarmen horretan zehazten diren 22 ekintza edo jardueretako bat da Etxetresna Elektrikoen Renove Plana. Horrekin batera, beste alor batzuetan ere diru-laguntzak emango dira, industrian, garraioan, etxeko ekipamenduan eta udaletan, adibidez; betiere energia aurrezteko proiektuak aurrera eramateko asmoz.
Egitasmo guztien artean, zalantzarik gabe, Etxetresna Elektrikoen Renove Plana izan da erantzunik onena izan duena herritarren aldetik, kontsumitzaileak gehien inplikarazi dituen egitasmoa izan baita. Plan horren hasierako helburua 52.000 etxetresna ordezkatzea izan zen, eta 3,9 milioi euroko aurrekontua zuen. Urriaren 31rako aise gaindituta zegoen kopuru hori, 55.366 etxetresna salduta baitzeuden; ekimen honek izandako arrakastaren adierazle nabarmena dena.
Lurraldeka, orain arte Bizkaian saldu dira etxetresna elektriko gehien Renove Planaren barruan, 31.246. Gipuzkoan 17.173 saldu dira, eta Araban 6.947.
Euskadin etxetresna elektrikoen parkea berritzen jarraitzeko xedez, Aurreztu Energia deritzon Renove Plana luzatu egin da 2007ko martxoaren 31 arte. Data berri honek beste bost hilabetez proiektua luzatzeko aukera ematen du eta, era berean, hurrengo EEE/EVE-IDAE hitzarmenaren aurreneko hiruhilabetearekin uztartzeko beta, hain zuzen ere.
Egunero, batez beste, 500 etxetresna elektrikok jaso dute diru-laguntza. Hori horrela, eta kanpainaren luzapena kontuan hartuta, EEE/EVEren hasierako aurreikuspenak bikoiztu egingo direla espero da, eta 2007ko martxoaren 31rako 100.000 etxetresna elektriko ordezkatzea lortuko da. Horren ondorioz, Euskadi Europaren parean edo mailan jarriko da, Europako herrialdeetan, batez beste, dauden eraginkortasun handiko etxetresna elektrikoen kopuruari dagokionez. Gainera, hasiera batean aurreikusi zen urteko emisio kutsagarrien bikoitza ez aireratzea edo igortzea erdietsiko da.
Jakina denez, Etxetresna Elektrikoen Renove Planak 75 euroko diru-laguntza ematen du ordezkatzen den tresna zahar bakoitzeko, eta horren ordez eraginkortasun handiko tresna berria erosteko. Diru-laguntza horri esker, A kategoria edo handiagoa duten etxetresna elektrikoen gainkostua berdindu edo arindu egiten da, hain eraginkorrak ez diren beste tresna batzuen aldean. Hau guztia aurrera eramateko, 500 bat saltokiren laguntza lortu du EEE/EVEk. Ekimen honetan parte hartzen duten denda horiek egiten dituzte izapidetzeak edo tramiteak diru-laguntzak jasotzeko, EEE/EVEk haien eskura jarritako programa informatiko baten bidez, eta orobat, etxetresna elektrikoa zaharrak jasotzen dituzte behar bezala birziklatzeko.
Beste alor batzuetako diru-laguntzak
EEE/EVE-IDAEren hitzarmenean beste alor batzuk ere helburu estrategikotzat hartzen dira, adibidez, industria, garraioa, udalak eta abar, eta, beraz, diru laguntza jaso dezakete arlo horietan egiten diren jarduera batzuek. Hain justu ere, diru-laguntza eskatzeko epea zabalik dago oraindik.
Diru-laguntzak jasotzeko oinarriak eta betekizunak www.eve.es helbidean daude irakurgai. Eskabideak aurkezteko epea abenduaren 15a amaituko da.
Jarraian, alor bakoitzeko jarduerak eta aurrekontua zehazten dira: