Egitasmoen finantzaketa da oztopo nagusia energia-berrikuntzarako
· Berrikuntzan diharduten eragile garrantzitsuenak izan dira Euskalduna jauregian
· Europar Batzordeak berrikuntza sustatzen du, EUROPA INNOVA programaren bidez
· Eragile askoren partaidetza nabarmenarekin ari da ospatzen Euskadin berrikuntzaren urtea
Energiaren Euskal Erakundeak (EEE/EVE), Labein-Tecnaliarekin eta Energiaren Klusterrarekin batera, Berrikuntza energia-alorrean, klusterren arteko lankidetza eta energia-berrikuntza finantzatzeko tresnak izeneko jardunaldia antolatu du. Berrikuntzaren urtearen harira, Eusko Jaurlaritza sustatzen ari den jardueren artean dago jardunaldi hau, eta energiaren alorreko egitasmo berritzaileen finantzaketan nazioarteko zenbait adituren esperientzia ezagutzea du helburu jardunaldiak. Europa osoan emisioak gutxitzea eta energia modu garbian ekoiztea lehentasunezko gaiak diren honetan, jardunaldi hau EEE/EVE, beste eragile batzuekin lankidetzan, 3E-2010 Euskadiko Energia Estrategian ezarritako helburuak lortzeko aurrera eramaten dituen ekintzetako bat da. Hain zuzen ere, energia zentzuzko erabilera sustatzeari begira, egitasmo berritzaileen finantzaketa erraztea helburu duena.
Jardunaldia Energiaren Euskal Erakundeak (EEE/EVE), Labein-Tecnaliak eta Euskadiko Energiaren Klusterrak, lankidetzan, antolatu dute, eta berrikuntza oinarri edo ardatz nagusi hartuta, honako helburu hau du: bai Euskadin, zenbait eragileren bitartez, bai Europan, Europa Innova programaren bidez, energia-hobekuntza dakarten programa berritzaileak sustatzeko enpresei eta erakundeei ematen zaien laguntzaren berri ematea. Azken batean, berrikuntzaren arloan diharduten eragile nagusiak mobilizatzea da xedea, energia egoera hobetzeko eta haien lehiakortasuna handitzeko.
Eragile guztien arteko elkarlana bultzatzea izan da jardunaldiaren ikuspuntua. Horrekin batera, berrikuntza energia-arloan aurrera eramateko dauden oztopoak aztertzea izan da beste gai nagusi bat. Gai horiek jorratzeko, punta-puntako adituak izan dira jardunaldian; esate baterako, Europar Batzordeko Reinhard Büscher, Euskadiko Energia Klusterreko Iñaki Gorriño, EcoWorld Styria Austria-ko Berhard Puttinger, eta Deloitte eta TENOFI enpresetako Enrique Doheijo eta Serge Galant energia-aholkulariak.
Jardunaldian parte hartzeko 150 izen emate baino gehiago izan dira, gehienbat teknologia, enpresa eta energia esparruetan aritzen diren euskal profesionalak.
Egitasmo berritzaileak
Jardunaldian Europar Batzordearen Europa Innova deritzon programaren barruan dauden bi egitasmo nagusien aurkezpena egin da: EIFN eta CECE proiektuak. EEE/EVEk eta Energiaren Klusterrak garatutako bi proiektu horien emaitzek erakusten dute erakunde batzuen ahalegina eta sostengua energia-berrikuntza sustatzeko.
EEE/EVErekin batera, EIFN proiektuan Europako beste 12 enpresak eta erakundek parte hartzen dute. Enpresa eta erakunde horiek zenbait herrialdetakoak dira, esaterako, Alemania, Eslovenia, Italia, Lituaniakoak. EIFNren helburu nagusia hauxe da: energia-alorrean proiektu berritzaileak garatzeari begira, enpresa eta erakundeak sarbidea errazteko sarea eratzea. Horretarako, finantza inbestitzaileen eta berrikuntzari lotutako jarduerak egiten dituzten eragileen arteko lankidetza sustatzen du eta proiektuak finantzatzeko erraztasunak lortze aldera, enpresa eta erakunde berritzaileei lanabesak eta metodologia egokia ematen dizkie. Aipatzekoa da sarean dagoen partaide-kopurua; izan ere, Europako ehun enpresa eta erakunde ari dira garatzen proiektu berritzaileak energia egoera hobetzeko.
CENCE egitasmoari dagokionez, Labein-Tecnalia eta Euskal Autonomia Erkidegoko Energia Klusterra partaide dituena, lankidetza-plataforma eratu nahi duen sare bat da, eta Europako energia klusterren arteko elkarlanaren sustapena erraztea du helburu. Hori lortzeko, diren sinergien ustiapenaz, ezagutzaren trukaketaz eta praktika onen transferentziaz baliatzen da.
Energiaren Euskal Erakundea jarduera ugari ari da garatzen enpresa, udalerri eta erakundeetan energia-berrikuntza sustatzeko, energia-eraginkortasuna eta, oro har, energia egoera nabarmen hobetzea dakarten jarduerak, hain zuzen ere. Zeregin horretan, eta 2010eko Euskadiko Energia Estrategian ezarritako lan-ildoekin bat eginez, beste eragile batzuekin lankidetza estuan aritzen da. Aurten berrikuntzaren urtea dela kontuan hartuta, arreta berezia jarri du egitasmo jakin batzuetan: energiaren aldetik onurak ekartzeaz gain, izaera berritzaileak dituzten egitasmoak; horiek baitira Euskadiko energia egoera hobetzeko ezarritako helburuak lortzen laguntzen dutenak.