- Arabako diputatu nagusi Ramiro Gonzálezek eta EEEko zuzendari nagusi Iñigo Ansolak obren hasiera bisitatu dute, bai eta Arabako Mendialdeko Kuadrillako lehendakari eta Arraia-Maeztuko alkate Anartz Gorrotxategik ere Krean ingeniaritzako eta Ekiola kooperatibako ordezkariek eraikuntza prozesuaren xehetasunak eman dituzte
- Ekiola Mendialdeak 969.193 euro jasoko ditu Europako NEXT Generation funtsetatik bere Ekiola eraikitzeko Horri esker, etxebizitza bakoitzak 1.500 euro baino gutxiago inbertituko ditu, batez beste, kooperatibista bihurtzen bada bere energia berriztagarri eta 0 kilometrokoa sortzeko eta kontsumitzeko
- Ekiola Mendialdeko energiaren prezioa 31,56 €/MWh-tan onetsi da Hau da, urtean 918 euroko kostua duen kontsumotik abiatzen bagara, urtean 231,94 euro ordainduko genituzke
Gaur hasi dira Ekiola ekimenaren barruan sartzen den lehen eguzki parke fotovoltaikoa eraikitzeko obrak. Proiektuaren lehen izen emateak egiteko prozesua hasi ondoren, zeina joan den ostegunean egin baitzen, Ekiola gauzatuko da Arraia-Maeztuko Tellazar industrialdean dagoen lehenengo Ekiola parkea eraikitzen hastearekin batera.
Obrako bisitan izan dira Ramiro González Arabako diputatu nagusia, Iñigo Ansola Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia, Asier Etxabe Krean Group-eko zuzendaria, Amagoia Barandiaran kooperatibako administratzailea eta Anartz Gorrotxategi Arabako Mendialdeko Kuadrillako lehendakari eta Arraia-Maeztuko alkatea, zeinak ospatu egin baitu eguzki parke fotovoltaikoa eraikitzea Mendialdeko biztanleentzako “aukera” bat izatea, eta Kuadrillako bizilagunei eskatu die “faktura egiazta” dezatela eta “Ekiolak eskaintzen dituen onura ekonomikoak eta ingurumenekoak” ikus ditzatela.
Ekiola Mendialdearen energiaren prezioa 31,56 €/MWh-tan onartu da, eta horrek aurrezki handia ekarriko die kooperatibako kideei. Prezio hori kasu erreal bati aplikatzen badiogu (gaur egun 918 euro ordaintzen ditu urtean merkaturatzaile batekin kontsumitzen duen energiagatik), 231,94 euro ordainduko ditu urtean.
Gainera, familiei deia egiteaz gain, Foru Aldundiak proiektua hedatu nahi du etxekoen antzeko kontsumo eta premia elektrikoak dituzten merkatari txikietara, autonomoetara eta lehen sektoreko ustiategietara.
Foru erakundeak Europako NEXT Generation funtsei aurkeztutako Ekiola proiektuek ia 3 milioi euro jaso dituzte eguzki parke fotovoltaikoak abian jartzeko, eta Arabako Mendialdeak 969.193 euro jasoko ditu bere Ekiola eraikitzeko. Horri esker, etxebizitza bakoitzaren batez besteko inbertsioa 1.500 eurotik beherakoa izango da.
Arabako diputatu nagusiak azpimarratu du lurralde historikoa funtsezkoa dela Euskadik deskarbonizazioan aurrera egin dezan. “Eraginkortasunaren eta energia berriztagarrien aldeko apustua argia da, eta, kasu honetan, Ekiolen ezarpena ia lurralde osoan gauzatzeko lan egin dugu, Arabak Europako Next Generation funtsak erakartzeko izan duen lorpenari esker”.
Bestalde, EEEko zuzendari nagusiak eskerrak eman dizkio Arraia-Maeztuko Udalari, hain estu parte hartu duelako “herrialde proiektu honetan, hau da, trantsizio energetikoan”. Gaineratu duenez, bai herritarrek, bai enpresek eta administrazioak, “guztiok egin behar dugu Euskadin Energiaren Bidea deitu dugun trantsizioko bide hori, eraginkorragoak izateko eta gure mix energetikoa deskarbonizatzeko”.
Atxikipen prozesu irekia Arabako Mendialdean
Proiektuan parte hartu nahi duten eta informazio gehiago behar duten familiek, saltokiek eta erakundeek beren zalantzak argitu ahal izango dituzte EKIOLAk udalerri bakoitzean 14:00etatik 20:00etara irekitako bulegoetara joz, egun hauetan:
● Maeztu: abenduaren 2a, 14a eta 21a
● Kanpezu: abenduaren 5a, 15a eta 22a
● Bernedo: azaroaren 28a eta abenduaren 7a eta 16a
● Lagran: azaroaren 29a eta abenduaren 9a eta 19a
● Urizaharra: azaroaren 30a eta abenduaren 12a eta 20a
● Alda: abenduaren 1a eta 13a
Bulego horietara joaten direnek NANa eta argiaren azken faktura eramaten badituzte, txosten bat jaso ahal izango dute zehaztuko dituena proiektuaren datu tekniko eta ekonomikoak, eta energia kooperatibako kide izateko kostua.
Ekiolaz
Ekimenaren helburua da energia erkidegoak sortzea, herritarrek sor dezaten beren beharren % 100 betetzeko behar duten energia elektrikoa. Gainera, kooperatibak berak legezko tresna gisa funtzionatzen du energiaren etorkizunari bere planteamenduen arabera aurre egiteko, eta kideek ez dute ezer aldatu behar etxeko instalazio elektrikoan.
Eguzki parkearen instalazioak 25 urteko funtzionamendu eta errendimendu bermea du; beraz, energiak 50 €/ MWh-tik beherako prezio finkoa izango du aldi horretan. (Susori 0,05 €/ kwh esatea gustatzen zaio)
Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu www.ekiola.eus web gunea