Hitzaldietan ospe handiko adituak izango dira, Juan López de Uralde eta Antonio Brufau, beteak beste
Energiaren Euskal Erakundea (EEE/EVE) bere 25. urteurrena ospatzen hasi da hitzaldi sail baten bidez. Hitzaldiak energiaren alorreko ospe handiko adituek emango dituzte, eta Europan garatzen ari diren energia politiken etorkizuneko eraginez jardungo dute. Hitzaldi sailaren lehen hitzaldian Juan López de Uraldek, Espainiako Greenpeaceko zuzendari exekutiboak, parte hartu du, eta energia iturri berriztagarriez aritu da. Hurrengo hitzaldietan, pertsona ospetsu batzuek energiari eta gizarteari lotutako bestelako gai interesgarriak ere jorratuko dituzte; esaterako, Repsol YPF presidente Antonio Brufauk.
25. urteurrenaren dela-eta, Energiaren Euskal Erakundeak hitzaldi saila antolatu du, Euskadin zein Europan gaur egungo energiaren egoera eta etorkizuneko erronken inguruko gaiei heltzeko asmoz.
Gai horiek jorratzeko, ospe handiko adituez baliatuko da EEE/EVE, energiaren geroaz eta gure gizartearen nondik norakoaz arituko diren adituak; izan ere, etorkizunari begira, gure gizartearen bilakaeran energiaren garapen eredu egokia aukeratzeak garrantzi handi-handia du.
Sailaren lehen hitzaldia Juan López de Uraldek eman du, “Klima aldaketari aurre egiteko, %100 energia berriztagarriak” izenburupean. Espainiako Greenpeaceko zuzendari exekutiboa eta Ingurumen Aholku Batzordeko kidea den López de Uraldek ingurumenaren eta naturaren aldeko egitasmoetan dihardu aspaldidanik, eta hartara, energiaren garapen ereduaz duen iritzia energia iturri berriztagarriei loturik dago, hornidura iturri garbi eta iraunkorra diren aldetik.
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo sailburu eta EEE/EVEko presidente Ana Aguirre buru izan den hitzaldi hori Donostiako Zientziaren Kutxagunean, Newton auditoriumean, egin da, ekainaren 7an. Hitzaldi horren ondoren, uztailean beste bat egingo da, eta bertan hizlari gonbidatua Antonio Brufau izango da, Repsol YPF konpainiako presidentea. Uda igaro ostean, beste hitzaldi batzuk izango dira udazkenean.