Ekainaren 1etik 3ra Irungo Ficoba azokan.
Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak, Iñigo Ansolak, Bioterra azokako irekieran parte hartu du, Irungo Ficoba azokagunean asteburu osoan zehar ospatzen den ekitaldia, hain zuzen ere. Bertaratutako beste agintariekin batera, EEEk Bioterrako parkingean ibilgailu elektrikoa probatzeko jarri duen zirkuito itxia inauguratu du, eta asteburu osoan zehar bisitari guztientzat eskainiko den zerbitzua izango da. Izan ere, mugikortasun elektrikoa hiritar guztien bizitzan geroz eta presentzia handiagoa izango du.l
Horrez gain, energia agentziaren standean indarrean dauden diru laguntzen berri emango da, gehienbat mugikortasunari lotutakoak –bizikleta elektrikoa erosteko laguntzak eta ibilgailu elektrikoaren karga guneak instalatzekoak- eta gertu indarrean izango diren berriztagarrien ingurukoak. Etxean energia aurrezteko aholkuak ere presente egongo dira.
Bioterra azoka ekainaren 1etik 3ra irekita egongo da, goizeko 10etatik arratsaldeko 20etara.