Bizkaiko Arrecife Energy Systems enpresak fabrikatu du
- Armintzan kokatutako instalazioetan saiakuntzak egingo dituen bigarren olatu-kaptadorea izango da.
- Energiaren Euskal Erakundeak itsas energiak sustatzeko duen diru laguntza programaz baliatu da Arrecife enpresa.
Biscay Marine Energy Platform –BiMEP-, Bizkaiko kostaldean kokatua eta itsas energiak probatzeko zentroa denak gailu flotagarri berri bat hartuko du datozen egunetan; olatuen energia sortzeko tresna hori bertan ainguratuko da eta probak egingo zaizkio da itsas baldintza errealetan.
Sorgailu berri hori Arrecife Energy Systems euskal enpresak burutu du, 2016. urtean sortua, diseinu berri bat garatzeko, Bilboko Ingeniaritza Eskolako Hidrodinamikan katedradun baten jatorrizko ideiatik abiatuta patentatu zena. Sistema hori, funtsean, olatuak apurtzen diren arrezife natural baten portaeran oinarritzen da, eta energia hori baliatuta, errulo itxurako errotore batzuk birarazten ditu, eta azken hauek sorgailu elektrikoak mugiarazten dituzte.
Lehen maketa egindakoan, oraingo gailua 1/3 eskalan burutu da, Tacomi enpresak Derion dituen instalazioetan, Arrecife proiektuan bazkide den enpresan, hain zuen ere. Sorgailu berritzaile horren dimentsioak edo neurriak hauexek dira: 13 metro luze, 3,5 metro zabal eta 9 tona pisu. Amarradurari begira, 25 tonako ainguratzea erabiliko da.
Gailu hori datozen egunetan izango da BiMEPen instalazioetan, Armintzan, ainguratzea behar bezala egiteko olatu eta itsasoaren baldintzak egokiak direnean. Horren ostean, lehen probak egingo dira, haren diseinuaren eta funtzionamenduaren hipotesiak egiaztatze aldera itsas baldintza errealetan, hala nola flotagarritasuna, gogorra den ingurune gaziarekiko erresistentzia eta diseinuaren funtzionamendu zuzena.
EEEk itsas energiak sustatzeko duen diru laguntza programara aurkeztu zuen proiektu hori Arrecife enpresak.
Arreciferekin batera, dagoeneko bi enpresak eman dute pausoa aurrera BiMEPen instalazioen alde, olatuen energia aprobetxatzeko gailuak ikertzeari begira itsasoan. Horietatik lehenak, Oceantec-Idom izeneko euskal enpresa teknologikoak, bere gailuak probatzen iragan uztailean amaitu zituen, hiru urtez jarraian saiakuntzak egiten egon ondoren. Horietaz gain, beste hornitzaile batzuen hamar egitasmo eta esperimentu ere burutu dira Armintzako uretan; bertan ainguratuak, zenbait osagai eta tresna probatu ahal izan dira, adibidez, korrosioa, buiak eta itsas konektoreak.
Hirugarren gailua luze gabe helduko da
Aurrekoaz gain, BiMEP itsas energien nazioarteko esparruan ere ari da lanean, eta negu honetan, olatuen energia sortzeko hirugarren gailua iritsiko da BiMEPen instalazioetara, WELLO deritzon enpresarena dena, Finlandian horrelako teknologia garatzen duena, itsasontzi itxura duen gailu flotagarria duena, Penguinizenekoa, olatuen bidez energia sortzeko gai dena.
Hain zuzen ere, Energiaren Euskal Erakundearen bulegoetan, gaur goizean, WELLO enpresako kideek bilera bat egin dute energia eta itsas alorreko euskal enpresa hornitzaile batzuetako arduradunekin, Energiaren Klusterraren eta Euskal Itsas Foroaren lankidetzan, itsas proiektuak elkarrekin garatzeari begirako bideak jorratzeko xedez.