Gasa biltegiratzeko ahalmena %50 areagotuko du
• Lanak irailean hasiko dira, eta 36 hilabeteko epean gauzatuko dira; egingo diren 1.000.000 lan-orduetan 450 langile izango dira lanean
• 450.000 m3 GNL biltegiratzeko ahalmena izango du, metano-ontzi handien deskarga erraztuko duena
• Espainiako gas sisteman BBG da gehien erabiltzen den birgasifikazio planta
Bahía de Bizkaia Gasek (BBG) eta Cobrak, Senerek eta Balzolak osatutako UTEk kontratu bat sinatu dute, giltza eskuan erakoa, GNL (Gas Natural Likidotua) biltegiratzeko hirugarren tankea eraikitzeko; kontratuaren zenbatekoa 97,5 milioi eurokoa izan da.
BBGek lehendik zuen egina aurre-esleipena aipatutako UTEren alde; zehazki, iragan urtearen erdialdean. Hala ere, Europako Inbertsioen Bankuaren (BEI) beharrezko baiamena jaso arte ez da sinatu kontratua, azken egun hauetan izenpetu dena.
Kontratuaren sinaduraren ondoren, 36 hilabeteko epean garatu eta gauzatuko da proiektua. Hala, BBGek, Espainiako gas sisteman gehien erabiltzen den birgasifikazio plantak, hasierako lehen biei gehituko zaien150.000 m3-ko hirugarren tankeari esker, biltegiratzeko ahalmena nabarmen handituko du, %50 inguru, hain zuzen ere.
Eraikiko den hirugarren tankeari lotutako proiektua garrantzi handikoa da plantaren eraginkortasun bermatzeko; izan ere, metano-ontzi handien deskarga erraztuko du, 200.000 m3 GNL baino gehiago garraiatzeko gai direnak. Horrekin batera, hornidura-bermea handitu edo sendotuko du, GNL biltegiratzeko ahalmena 300.000 m3-tik 450.000 m3-ra pasako baita.
Lanei laster ekingo zaie, eta prestaketa lanak egin eta gero, irailetik aurrera, tankea eraikitzeko lan zehatzak gauzatzen hasiko dira. Aurreikuspenen arabera, orotara, proiektuan milioi bat ordu eskulan emango dira. Horretaz gain, bete-beteko jardun unetan 450 langile arituko direla espero da.
Aurtengo lehen seihilekoan, BBGek 23 itsasontziren 2,96 milioi metro kubiko GNL deskargatu ditu, eta 19.633 GWh birgasifikatu ditu guztira. Azkenaldian gas naturalaren eskariak beheranzko joera izan arren, batez besteko erabilera %49 izanik, BBG planta da erabiliena Espainiako gas sisteman. Sistema horretan sartu den GNLen %14,3 inportatu du BBGek.
Akziodunak
Akzioetan izandako azken aldaketen ondoren, Bahía de Bizkaia Gasen partaidetza duten enpresa edo bazkideak hauexek dira: ENAGAS, akzioen %40, RREEF, akzioen %30 eta Energiaren Euskal Erakundea, akzioen %30. Ikus daitekeenez, bazkideak enpresa eta erakunde erreferentzialak dira energia alorrean. Hala, ENAGAS da Espainiako gas sistemaren kudeatzaile teknikoa (GTS); RREFF Infrastructure, berriz, Deutsche Banken azpiegitura-funtsa da, inbertsio zerrenda handia duena energia arloan, portuetan eta aireportuetan; Energiaren Euskal Erakundea, aldiz, Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren menpeko herri-erakundea da, haren energia politikoa garatzeaz eta kudeatzeaz arduratzen dena; betiere, energiaren horniduraren segurtasuna bermatzeko, energia-eraginkortasuna hobetzeko eta energia-iturri berriztagarriak ahalik eta gehien garatzeko irizpideak kontuan izanik.
BBG proiektua
Euskal Autonomia Erkidegoko energia proiekturik nagusienetakoa den Bahía de Bizkaia 2003. urtean inauguratu zen, eta hasierako inbertsioa 600 milioi eurokoa izan zen. Bilboko portuaren kanpo aldean kokatua, 230.000 m2-ko azaleran, BBG plantak gas natural likidotua biltegiratzeko bi tanke ditu, bakoitzak 150.000 m3 biltegiratzeko ahalmenarekin. Birgasifikatzeko ahalmena, berriz, 800.000 m3 (n)/h-koa da. Birgasifikatzen den gas hori guztia zuzenean bideratzen da banaketa sare nagusira, enpresetan eta etxebizitza partikularretan kontsumitzeko.
Proyecto BBG
El proyecto de Bahía de Bizkaia fue inaugurado en el año 2003 como uno de los proyectos energéticos más importantes del País Vasco, con una inversión inicial conjunta de 600 millones de euros. Situada en el puerto exterior de Bilbao, sobre una superficie de 230.000 m2, la planta dispone de dos tanques de almacenamiento de Gas Natural Licuado de 150.000 m3 cada uno, y una capacidad de regasificación y emisión de gas de 800.000 m3 (n)/h de gas, inyectado directamente a la red de distribución general para su consumo en empresas y domicilios particulares.