- Lehen edizioaren itxierak Ihobek, EEEk, Lanbidek eta Novia Salcedok sustatutako bigarren prestakuntza-programari hasiera emateko balio izan du. Programa hori Udalsarea 2030ek zabaldu du eta LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuak finantzatu du.
- Programaren helburua da gazteak gaitzea eta EAEko udalerriei beharrezko trantsizio energetikoari eta klima-aldaketari lotutako erronkei aurre egiten laguntzea.
Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak eta Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) Klima Aldaketari eta Trantsizio Energetikoari buruzko Lehen Esperientziak Programaren lehen edizioa itxi zuten atzo, eta trebakuntza-programa honen bigarren edizioari hasiera emateko balio izan zuen. Ihobek, EEEk, Lanbidek eta Novia Salcedo Fundazioak bultzatutako ekimena Udalsarea 2030ek zabaldu du eta LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuak finantzatu du. Ekimen horren helburua da gazteak arlo horretan gaitzea eta euskal udalerriek trantsizio energetikoari eta klima-aldaketari lotutako erronkei aurre egin ahal izatea erraztea.
Jardunaldian, lehen esperientziaren balorazioa egin zen, eta, horri esker, klima-aldaketan eta trantsizio energetikoan espezializatutako hogeita hamar bat gazte kontratatu dira urtebetez. Gainera, Ihobeko eta EEEko zuzendari nagusiek, Alexander Botok eta Iñigo Ansolak jasotako prestakuntza egiaztatzen duen diploma eman zieten parte-hartzaileei. Lehen edizioan, 22 erakundek hartu dute parte programan (16 udalek eta 6 eskualde-erakundek).
6 bilera taldean, 13 ordu pertsonalizatu eta autoprestakuntza-saioak
Bigarren edizioa otsailean hasiko da eta aurtengo irailera arte iraungo du. Programak sei bilera proposatzen ditu parte-hartzaileekin, eta espero da, horien artean, parte-hartzaileek astean bi eskolatan bakarka lan egitea. Horrek esan nahi du astean sei ordu inguru eman behar direla parte-hartzaile bakoitzeko. Guztira, 13 ordu inguru aurreikusten dira bilera pertsonalizatuetarako, zortzi ariketa praktiko gainbegiratuetarako eta azken aurkezpena taldeka egiteko.
Gazteak ingurumen- eta energia-erronketarako prestatzeko beharrari erantzuten dio Klima-aldaketako eta Trantsizio Energetikoko Lehen Esperientzia Programak. Hain zuzen, Trantsizio Energetikoko eta Klima Aldaketako Legea onartu berri da, eta premia horri erantzuten dio.