Itsas Energia Berriztagarriez diharduen REM izeneko masterra abian jarri da Euskal Herriko Unibertsitatean. Hasierako saioan, txosten nagusiak hizpide izan du itsas energia berriztagarrien egungo egoera eta etorkizuna Euskadin, EEE Energiaren Euskal Erakundeko Atal Teknikoko zuzendariaren eskutik. Nazioarteko graduondoko ikastaro honetan Europa osoko 25 ikasle ari dira parte hartzen eta EEEren partaidetza du, Eusko Jaurlaritzaren energia agentzia, baita haren saiakuntza zentroena ere, itsaso zabalean kokatutako BiMEP plataforma eta Mutrikuko olatuen energia planta.
Energiaren Euskal Erakundeak urtero bi ikasketa beka antolatzen edo deitzen ditu. Beka horiei esker, aukera ematen du horrelako graduondoko ikastaro berritzaile eta berezi hori egiteko; izan ere, Erasmus Mundus Masterra nazioartekoa da, honako lau unibertsitate europar hauek eskainia: Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea, Norvegiako Norges Tknisk-Naturvitenskapeliege Universitet, University of Strathcluyde eta Nanteseko École Centrale. Ikasleek lauhileko emango dute ikasten, dagokien unibertsitate zentro bakoitzean.