- Industria Sailak enpresa horien lehiakortasuna eta iraunkortasuna hobetu nahi du Europako Batzordeak Susteen (Sustainable SMEs by means of Enterprise Europe Network) proiektuaren baitan ematen duen ko-finantzaketaren bidez.
- SPRI eta EEEk lankidetza hitzarmen bat sinatu dute bien arteko lotura indartzeko proiektu honen markoan.
Laurogei euskal ETEk ingurumenari eta energi eraginkortasunari buruzko aholkularitza jasoko dute, Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) eta SPRIk (Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea) sinatu duten lankidetza hitzarmen bati esker. Eusko Jaurlaritzako Industria Sailak enpresa horien lehiakortasuna eta iraunkortasuna hobetu nahi du Europako Batzordeak Susteen (Sustainable SMEs by means of Enterprise Europe Network) proiektuaren baitan ematen duen ko-finantzaketaren bidez.
Europako Batzordeak Lehiakortasun eta Berrikuntza Programa (CIP) baliatu nahi du eskualdeetako ETEek ingurumen arloan egiten duten lana hobetzeko eta enpresa horien lehiakortasuna eta iraunkortasuna handitzeko.
Bestalde, SPRIk eta EEEk (biak hala biak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren menpekoak) lankidetza hitzarmen bat sinatu dute bi erakundeen arteko lotura indartzeko proiektu honen markoan. SPRIren helburuetako bat euskal enpresariei laguntzea denez, beharrezkotzat jotzen da EEErekiko elkarlana, energi eraginkortasunari buruzko zerbitzu eta laguntzen eta zerbitzu horiek eskaintzen dituzten hornitzaileen informazioa emateko.
Bestalde, bi sozietateek lankidetzan jardungo dute hitzaldi bat eta hiru Workshop antolatzeko. EEEk, gorago aipatutako energi eraginkortasun arloko aholkularitza teknikoaz beste, aholkularitza emango du ETE onuradunei eskainiko zaien auto-diagnostiko galdetegia egiteko.