Diru-laguntzak 2009ko abenduaren 31 arte eska daitezke

• Leihoen Renove Planak 6 milioi euroko aurrekontua du; Etxetresna Elektrikoarenak 4 milioi eta Argiteria Publikoarenak milioi bat.

• Aurreikuspenen arabera, 46.500 etxetresna elektriko eta 30.000 leiho ordezkatuko dira.

• Argiteria Publiko Instalazioak Berritzeko programei zuzendutako milioi bat eurori esker, 40 udal ingururen jarduerak finantzatuko dira.

• Galdaren eta Automobilen Renove planek 500.000 eta 250.000 euroko aurrekontua dute, hurrenez hurren.

• Planetan aurreikusten diren neurri guztiei esker, urtean erregaien 1.475 tep eta energia elektrikoaren 16.600.000 kWh aurreztuko dira, 19.400 pertsonaren urteko energia-kontsumoaren baliokidea dena.

• Leihoen Renoveri lotutako tramiteak bideratzeko bulego berria zabaldu da jendearentzat Bilboko Poza Lizentziatuaren kalean, 71

Bilbo, 2009ko urriaren 2a – Eusko Jaurlaritzak, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE/EVE) bidez, energiaren kontsumoa gutxitzeari begira, 5 renove plan jarri ditu abian aldi berean. + Euskadi 09 Planari lotutako renove edo programak hauexek dira: leihoen, etxetresna elektrikoen, kondentsazio-galdaren, kanpoko argiteria publikoaren eta automobilen renove planak. Plan horiek 2009ko abenduaren 31 arte, edo horiek gauzatzeko emango diren 11,7 milioi euro amaitu arte, egongo dira indarrean. Renove horien alorretan eragingo den susperraldi ekonomikoaz gain, denek batera, urtean erregaien 1.475 tep inguru eta energia elektrikoaren 16.600.000 kWh aurreztea ahalbidetuko dute, urtean 10.000 tona CO2 gutxitzea ekarriko dutenak.

11,7 millones de euros para 5 Planes Renoves del Gobierno Vasco dirigidos al ahorro energético

Aipatutako renove planen kudeaketaz Energiaren Euskal Erakundea (EEE/EVE) arduratuko da, eta lehendik abian jarritako beste diru-laguntza batzuen programekin batera, zenbait arlotan energia-kontsumoa nabarmen gutxitzea dute helburu plan horien neurriek. Gauzatzen hasi berri diren renove plan horien ekintzak edo neurriak bost alorretan eramango dira aurrera. Hain zuzen ere, energia aldetik hobetzeko tarte handia duten arlo produktibo horiek suspertzeko lagungarriak izango dira neurriak. Renove planen nondik norakoa hauxe da:

  • Lehendik dauden eraikinen itxiturak berritzea, leihoen ordezkapenaren bidez, eta horien ordez eraginkorragoak direnak jarriz.
  • Linea zuriko etxetresna elektrikoak berritzea, eta horien ordez eraginkortasun handia duten A energia-klasea edo goragoa dutenak jarriz.
  • Banakako galdarak berritzea, eta horien ordez eraginkortasun handiko diren kondentsazio-galdarak jarriz.
  • Kanpoko argiteria publiko instalazioak berritzea.
  • Energia-eraginkortasun handiko ibilgailu motordunak sustatzeko eta saltzeko programa.

Renove planen diru-laguntzak 2009ko abenduaren 31 arte, edo horiek gauzatzeko emango diren ia 9 milioi euro amaitu arte, egongo dira indarrean. Emango diren diru-laguntza horiek era honetan banatzen dira plan bakoitzean: Leihoen Renove Planari 4 milioi euro, Etxetresna Elektrikoen Renove Planari 3 milioi euro, Kanpoko Argiteria Publikoarenari milioi bat, Kondentsazio-galdaren Renove Planari 500.000 euro eta Automobilenari 250.000 euro. Plan bakoitzari dagozkion baldintza orokorrak EEE/EVEren webgunean (www.eve.es) daude irakurgai.

cursos

Energiaren kontsumoa gutxitzea da, oroz gain, plan horien bidez hartuko diren neurrien helburua. Egindako aurreikuspenen arabera, neurri horiei guztiei esker, urtean erregaien 1.475 tep (tona petrolio baliokide) eta energia elektrikoaren 16.600.000 kWh ez dira kontsumituko, urtean 19.400 pertsonaren energia-kontsumoaren baliokidea den energia kantitatea, hain justu ere. Horren ondorioz, kanpo-energiaren mendetasuna murriztuko da eta CO2-aren emisioak modu nabarmenean gutxituko dira, urtean 10.000 tona.

Hain zuzen ere, ildo horretatik doa Eusko Jaurlaritzaren Energia Estrategia; izan ere, 2010 urterako helburu nagusienetakoa da energiaren kontsumoa gutxitzea; zehazki, 975.000 tep/urteko. Beste era batera adierazita, 2000. urtean izandako kontsumoaren aldean, % 15 aurreztea du helburu. Hori lortu ahal izateko, EEE/EVEk hainbat proiektu eta programa garatu ditu energia aurrezteko zenbait alorretan; adibidez, industrian eta garraioan. Hori guztia, Europako energia politikekin bat datozen aurrezpen maila handi horiek eskuratzeko xedez.

Azken urteotan aurrera eramandako plan eta programekin batera, renove plan berri hauek ere hirugarren sektorean eta bizitegi alorrean eragina izango dute, Euskadin oso sakabanatuta edo atomizatuta dauden sektoreak, eta energia aurrezteko neurrien aplikazioa zailtzen duena, dituzten ezaugarri bereziengatik. Zailtasunak zailtasun, etxebizitza partikularretan energia-kontsumoa murrizteko xedez, leiho, galdara eta etxetresna elektrikoak berritzeko planak jarri dira martxan. Hartara, beste arlo batzuek energia aurrezteko egindako ahalegina eta jorratutako bidea egin eta jorratuko dute alor horiek ere.

Leihoen Renove

Leihoen Renove Planaren helburua hauxe da: etxebizitzen inguratzailearen beiraztatutako itxidurak berritzea, eta horien ordez energia-eraginkortasun handikoak jartzea, berokuntzaren erabileraren ondorioz eragiten den energia-kontsumoa gutxitu ahal izateko. Horri begira egingo diren inbertsioen % 22raino hel daitezke emango diren diru-laguntzak, oinarrizko diru-laguntza denean (aire-kamera eta zubi termikoaren haustura dituzten beira bikoitzeko leihoak jartzeko laguntza); gehienez ere, 1.600 euro emango dira etxebizitza bakoitzeko. Diru-laguntza plus delakoa denean, aldiz, inbertsioaren % 30eraino hel daiteke diru-laguntza, eta gehienez ere, 2.000 euro emango dira etxebizitzako. Azken kasu horretan, jarriko diren leihoek, oinarrizko diru-laguntza jasotzeko ezaugarriez gain, CE marka eta eraginkortasun handiko transmitantzia termikoari lotutako parametro bereziak ere eduki beharko dituzte.

Egindako aurreikuspenen arabera, 6.000 etxebizitza inguruko 30.000 leiho baino gehiago ordezkatuko dira, etxe bakoitzean, batez beste, 4-5 leiho ordezkatzea ekarriko duena. Energia aldetik Itxiduretan edo leihoetan egingo diren hobekuntza horiei esker, berokuntzan 200 bat euro aurreztea lor daiteke etxebizitzako urtean.

Etxetresna Elektrikoen Renove

Etxetresna Elektrikoen Renove Planaren bidez tresna zaharrak berritu nahi dira, eta horien ordez eraginkortasun handiko etxetresnak merkaturatzea, hau da, A edo goragoko energia-klasea duten tresnak herritarren esku jartzeko diru-laguntza ematea. Diru-laguntza eskuratzeko, ordezkatu behar diren etxetresna elektrikoak hauexek dira: garbigailuak, ontzi-garbigailuak, hozkailuak, izozkailuak eta labeak. Aurreko urteetan egin zen modu berean, diru-laguntzak tresna erosten den saltokian bertan bideratu edo tramitatuko dira zuzenean. Horretarako, EEE/EVEren ekimenarekin bat egin duten 500 saltoki daude, eta horiek arduratuko dira diru-laguntzaren inguruko tramiteak egiteaz eta tresna zaharra ordezkatzeaz.

Etxetresna bakoitzari dagokion diru-laguntza hauxe da

ayudas previstas para cada electrodom�stico

Renove honetarako dagoen aurrekontua 4 milioi eurokoa da. Horri esker, 46.500 etxetresna elektriko ordezkatzea espero da, eta ondorioz, urtean 12.600.000 kWh inguru aurreztuko dira.

Kondentsazio Bidezko Banakako Galdaren Renove

Energia-eraginkortasun handiko banakako ekipoak edo tresnak izatea da kondentsazio bidezko galdaren ezaugarri nagusia. Horrexegatik, hain zuen ere, galdara konbentzionalen ordez, horrelako galdarak jartzea sustatu nahi da; izan ere, energia aurrezten laguntzen dute, etxebizitzetan erosotasun maila egokia bermatuz. Energiaren aurrezpena zein erosotasuna ziurtatu nahian, plan honek ematen dituen diru-laguntzak eskuratzeko, 70 kW-eko potentzia edo txikiagoa duten kondentsazio bidezko galdarak jarri behar dira.

Aipatutako betekizun edo baldintza horiek betetzen dituzten galdarak erosteko diru-laguntza 200 eurokoa da galdarako. Hala, ekimen hau aurrera eramateko emango diren 500.000 eurori esker, 2.500 galdara ordezkatu edo berrituko dira. Gainerako renove planetan bezala, honetan ere diru-laguntzak eskatzeko epea 2009ko abenduaren 31 arte edo aurrekontua amaitu arte izango da. Plan honetan aurreikusten diren ekintzei esker, urtean erregaien 350 tep aurreztuko dira.

Kanpoko Argiteria Publiko Instalazioen Renove

Argiztapenean energia-eraginkortasuna hobetzeari begira eratutako renove plan guztien artean, hauxe da bakarra herritarrentzat barik administrazio publikoarentzat antolatu dena; izan ere, plan honen onuradunak udalak eta kanpoko argiteria publikoaren zerbitzuaren emakida duten enpresa publikoak edo pribatuak dira.

Kanpoko argiteria publikoaren energia-egoera hobetzea helburu duen ekimen honen bidez nabarmen gutxituko da energia-kontsumoa halako instalazioetan. Horretarako, energia-eraginkortasun irizpideak ezarri eta nagusituko dira. Renove honek ematen dituen diru-laguntzak eskuratu ahal izateko, berritu nahi diren instalazioek, gutxienez, B klaseko kalifikazioa eta hiru urteko erabilera egokia izateko bermea izan behar dituzte.

Ekimen honek duen aurrekontua milioi bat eurokoa da, eta diru-laguntzak lortzeko eskabideak aurkezteko epea zabalik egongo da 2009ko abenduaren 31 arte edo aipatutako aurrekontu hori ahitu arte.

Automobil-parkearen Renove

11,7 millones de euros para 5 Planes Renoves del Gobierno Vasco dirigidos al ahorro energéticoNeurri edo ekimen honen helburua hauxe da: MMA (baimendutako gehieneko pisua) 3.500 kg baino txikiagoa duten automobil eta ibilgailu komertzialen parkea modernizatzea. Helburu hori lortzeko, energia-eraginkortasun handia edota bioerregaien ehuneko handiez elikatutako automobilak erosteko diru-laguntza emango da renove honen bidez. Ibilgailu bakoitzeko emango den diru-laguntza 400 eurokoa da, eta ibilgailuek honako ezaugarri hauek izan behar dituzte:

  • A kategorian sailkatuta egotea, IDAEren energia-eraginkortasun etiketaren arabera, eta 120 g CO2/km baino emisio gutxiago eragiten dutenak.
  • Diesel propultsio bidezko ibilgailua izatea eta erregaiaren erabileran biodieselaren edukia % 30 gutxienez izateko fabrikatzailearen oniritzia jasotzea.
  • Otto (gasolina) propultsio bidezko ibilgailua izatea eta erregaiaren erabileran bioetanolaren edukia % 85 gutxienez izateko fabrikatzailearen oniritzia jasotzea.

Diru-laguntzak jasotzeko tramiteak bi bidetik egin daitezke: alde batetik, Automobil-parkearen Renoverekin bat egingo duten kontzesionarioen bidez, saltzeko unean, zuzenean deskontua aplikatuko dutenak, edo Energiaren Euskal Erakundean (EEE/EVE) bertan eskabidea aurkeztuz. Renove honetara bideratutako aurrekontua 250.000 eurokoa da, eta eskabideak aurkezteko azken eguna 2009ko abenduaren 31 da, edo aurrekontu hori amaitu arte. Ekimen honi esker, eraginkortasun handiko 600 ibilgailu baino gehiago saltzea eta merkaturatzea espero da.