Dirulaguntzak

Jardunaldiak eta albisteak

Albisteak

Noticias EVERSS 2.0
EVE AlbisteakRSS 2.0

Pandemiak % 12ko murrizketa historikoa ekarri zuen Euskadiren 2020ko berotegi-efektuko gasen isurietan

Euskadik % 12 murriztu zituen isuriak 2019arekin alderatuta, Eusko Jaurlaritzak gaur aurkeztutako berotegi-efektuko gasen azken inbentarioaren emaitzen arabera 2020an EAEko sektore ia guztietako isurien beherakada orokorra izan zen; salbuespena nekazaritza-sektorearen hazkunde txiki bat izan zen, emaitza globalari ia eragin ez ziona Euskadiko isuri-iturririk handiena garraioa da, isurien % 35 baitagokio; gehienak errepide-garraioari lotutakoak dira

Gehiago irakurri →

Energiaren Euskal Erakundea platinozko babeslea izango da ICOE-OEE 2022 ekitaldian

ICOE-OEE 2022 energia ozeanikoari buruzko munduko ekitaldi nagusiak gaur iragarri duenez Energiaren Euskal Erakundeak (EVE) platinozko babesletzat parte hartuko du urrian Donostian izango den ekitaldi honetarako. Azken urteotan, EVEk itsas-energien aldeko apustu irmoa egin du, eta ekitaldi honen bitartez, ezagutzera eman ahal izango du Euskadiren industria-sare bikaina, energia ozeanikoaren arloan duen potentzialarekin batera.

Gehiago irakurri →

Euskadiko Energia Estrategia Arrasateko SHREC jardunaldietan

Iñigo Ansolak Euskadiko Trantsizio Energetikorako estrategiaren lan-ildo nagusiak aurkeztu ditu Europako ordezkarien aurrean. ‘SHREC Arrasate: Shifting towards Renewable Energy for Transition to Low Carbon Energy' jardunaldia hasi berri da, energia berriztagarrien ekoizpen eta kontsumo energetikoaren eraginkortasuna sustatzeko helburuarekin. Garaia Parke Teknologikoak nazioarteko eta tokiko dozenaka aditu batu ditu, hitzaldiak eta tailerrak eskaintzeko eta proiektu/jardunbide berritzaileak lantzeko.

Gehiago irakurri →

Maiatzetik aurrera eman ahalko da izena Leintz Bailarako Ekiola Kooperatiban

 Proiektua azaltzeko hitzaldiak egingo dira Arrasaten, Aretxabaletan, Eskoriatzan eta Leintz Gatzagan maiatzean. Interesa duten herritarrek aurretiko izen-ematea egiteko aukera izango dute orduan. Kontsumo eredu iraunkorra sustatuz, tokian tokiko energia sortu eta kontsumitzea du helburutzat Leintz Bailarako Ekiola Kooperatibak. Leintz bailarako 400-500 familiarendako energia berriztagarria sortuko da. Fagor Taldeak iraunkortasunarekin eta balio kooperatiboekin duen konpromisoaren erakusle 335.400 euroko ekarpena egin dio proiektuari, Fagor 2030 estrategiari estuki loturik.

Gehiago irakurri →

Kaixo, hitz egingo dugu?

Hauxe da Energiaren Euskal Erakundearen arreta-zerbitzua.