Jardunaldiak eta albisteak

Albisteak

Noticias EVERSS 2.0
EVE AlbisteakRSS 2.0

Bodegas Remelluri aitzindaria Europan, bero-premia guztiak biomasa-planta bat erabiliz betetzen ditu

Berrikuntza teknologikoa eta tradizioa uztartzen dituen proiektu honi esker, Bodegas Remelluri-k bere instalazio guztietako energia-premiak iturri berriztagarrien bitartez estaltzen ditu modu integralean, besteak beste produkzio ekologikoko 250.000 botilako produkzioari erantzuteko moduan. Enpresak bat egin zuen Energiaren Euskal Erakundearen laguntza-sistemarekin, biomasako kondentsazio-galdarak erabiliz district heating sistema ezartzeko, eta, horri esker, % 40 aurreztuko du energiaren fakturan.

Gehiago irakurri →

Koroatzearen Birgaikuntza Energetikorako proiektua aurrera atera da, 753 atxikimendu eta auzoaren in

Bero-sareak 688 atxikimendu lortu ditu, eta horiek bideragarri izateko hasieran jarritako 750eko helburura iristen ez badira ere, erakunde sustatzaileek ekimena osorik abian jartzea aldeztu dute; lehenengo bi erainetako lanak ekainean hasiko dira, Eulogio Serdan kalean. SmartEnCityri dagozkion laguntzak aurrekontu-partidak agortu arte mantenduko dira. Beste 200 etxebizitzak bat egin lezaketela uste da.

Gehiago irakurri →

Ezkerraldeko, Meatzaldeko eta Enkarterriko udalen trantsizio energetikoarekiko konpromisoa aitortu d

Aitorpena Ortuellan jazo da, argiteria publikoaren sistema led teknologia erabiliz moldatu berri duen udalerrian. Europar Batasuneko Energia Jasangarriaren Astearekin bat etorriz, Energiaren Euskal Erakundeak agiriak banatzeari ekin dio, non toki-erakundeen energia-efizientzia eta energia berriztagarrien abiaraztearekiko konpromisoa egiaztatzen den. EEEk bereizgarri bat aurkeztuko du 2030eko Euskadiko Estrategia Energetikoaren helburuak betetzen laguntzen duten administrazio edo eremu publiko-pribatuarekin elkarlanean garatu diren ekimenak identifikatzeko.

Gehiago irakurri →