Jardunaldiak eta albisteak

Albisteak

Noticias EVERSS 2.0
EVE AlbisteakRSS 2.0

Mugitu hatza

Energiaren Euskal Erakundeak energia-efizientziaren munduko egunaren harira egindako kanpaina berria EEEk efizientzia bultzatzeko egindako kanpainei esker, azken zazpi urteotan EAEko energia-eskarian % 4,3 aurreztu da.

Gehiago irakurri →

Ibilgailuen renove plana martxoaren amaieran jarriko da martxan, EHAAn argitaratu ondoren

Martxoaren 1etik aurrera egindako erosketak hartuko dira kontuan  Diru laguntza eskaerak era telematikoan egingo dira, EEEren webgunearen bitartez, oinarriak EHAAn argitaratutakoan, martxoaren bukaeran.   Ordeztu beharreko turismoek gutxienez 10 urte eta furgonetek gutxienez 7 urte izan behar dituzte beteta, eta txatar bihurtu beharko dira. Zenbait hedabidetan agertutako informazioaz bestera, jasoko den diru laguntza onuradunari emango zaio zuzenean, eta inola ere ez errenta aitorpenean kenkari gisa. 

Gehiago irakurri →

Administrazio publikoak % 60ko proportzioan murriztu beharko du energiaren kontsumoa 2050. urterako, eta % 35eko proportzioan 2030. urterako

Legeak administrazio publikoaren maila guztiak hartzen ditu eraginpean, baita eremu pribatua ere Tapiak balorazio positiboa egin du “Euskadik energia-trantsizioa egiteko behar duen herrialde-akordioaren” inguruan Legearen azken helburua berotegi-efektuko gasen emisioak eta kutsatzaile kaltegarrien emisioak murriztea da

Gehiago irakurri →

Renove planak 2.000 eta 3.000€ arteko diru laguntzak aurreikusten ditu ibilgailu-flota berritu eta mugikortasuna deskarbonizatzeko

Ordeztu beharreko turismoek gutxienez 10 urte eta furgonetek gutxienez 7 urte izan behar dituzte beteta, eta txatar bihurtu beharko dira. Laguntzak jasotzeko prozedurak betetzerakoan energia-kalifikazioa eskatuko da gasolina- eta diesel-ibilgailuen kasuan, eta zehazki, A energia-kalifikazioa izango da.  Diruz lagundu daitezkeen jardunak programaren oinarriak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera egikaritu eta fakturatu beharko dira

Gehiago irakurri →

Itsas Energia Berriztagarriez Erasmus Mundus Masterraren hasiera

Itsas Energia Berriztagarriez diharduen REM izeneko masterra abian jarri da Euskal Herriko Unibertsitatean. Hasierako saioan, txosten nagusiak hizpide izan du itsas energia berriztagarrien egungo egoera eta etorkizuna Euskadin, EEE Energiaren Euskal Erakundeko Atal Teknikoko zuzendariaren eskutik. Nazioarteko graduondoko ikastaro honetan Europa osoko 25 ikasle ari dira parte hartzen eta EEEren partaidetza du, Eusko Jaurlaritzaren energia agentzia, baita haren saiakuntza zentroena ere, itsaso zabalean kokatutako BiMEP plataforma eta Mutrikuko olatuen energia planta.

Gehiago irakurri →