Jardunaldiak eta albisteak

Albisteak

Noticias EVERSS 2.0
EVE AlbisteakRSS 2.0

Energiaren Euskal Erakundeak, HAZIrekin bat, "Biomasa zure etxean" erakusketan parte hartzen du

Gaurtik aurrera eta martxoaren 8a arte, igandea, Foruen Plazan ‘Biomasa zure etxean’ erakusketa egongo da ikusgai, kontsumitzaileei energia mota honek etxea berotzeko dituen abantailen berri emateko.Erakusketaren inaugurazioan Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industrien zuzendari Peli Manterolak azpimarratu duenez, Euskal Exekutiboak energia horren erabilera babesten du “erregai fosilak baino merkeagoa delako eta ingurumena gehiago errespetatzen duelako, bertako gaiekin sortzen baita, eta landa eremuko enplegu iturria delako eta gure baso masak zaintzen laguntzen duelako”.Erakusketa, Biomasaren Balorizazio Energetikoaren Espainiako Elkarteak (AVEBIOM) eta Energiaren Dibertsifikaziorako eta Aurrezpenerako Institutuak (IDAE) antolatu dute, Eusko Jaurlaritzak, HAZI Fundazioaren eta EEEren bitartez, eta Vitoria-Gasteizko Udalak emandako laguntzarekin.

Gehiago irakurri →

Eusko Jaurlaritzak eta IBERDROLAk Bidelek Sareak sozietatearen web ataria abiarazi dute

EEEk eta Iberdrola Distribución Eléctricak, elkar hartuta, sustatutako web atariak Bidelek sozietatea ezagutaraziko du, sare adimendun eta berritzaileak hedatzea helburu duena. Norberaren kontsumoak jakitea eta aurrezkiak simulatzea ahalbidetzen du, eta hartara, energiaren kontsumoa hobetzeko aukera ematen du. Bidelek proiektuak 60 milioi euroko inbertsioa ekarriko du, eta 250.000 kontagailu baino gehiago berrituko ditu.

Gehiago irakurri →

Gas naturalak eta energia berriztagarriek ikatza ordezkatu dute Euskadiko energiaren horniduran

Duela 30 urte hasitako ikatzaren ordezkapen prozesuari amaiera eman dio Pasaiako zentral termikoaren itxierak 2013. urtean, energia-kontsumoak %1,6 egin zuen behera sektore guztietan, garraioan izan ezik, goranzko joerari eutsi baitzion. Energia premia guztien %7,2 berriztagarrien bidez asetzen da, eta haien kontsumoaren %50 Bizkaian egiten da, papergintzan erabiltzen den biomasa gehienbat. Energia-intentsitatearen adierazlea (kontsumitutako energia BPGko puntu bakoitzeko neurtzen duena) hobetu egin da, eta 2005ean zegoenarekin konparatuta, %12 txikiagoa da. Urteko energia-faktura 6.093 milioi eurokoa da, eta euskal herritar bakoitzak 412 euro gastatzen ditu energian, 2012an baino %4,9 gutxiago.

Gehiago irakurri →

28,4 milioi euro energiaren aurrezpen, eraginkortasun eta berriztagarri proiektuak sustatzeko 2014an

Programa berriak lehentasuna ematen die energiaren aurrezpenari eta eraginkortasun handiko teknologien erabilerari, eta 12,4 milioi euroko aurrekontua du.Aurreikuspenen arabera, sustatuko diren proiektu guztiei esker, aurrezpena urtean 50.300 tpb (tona petrolio baliokide) izango da; Euskadin, urtean izaten den energia-eskariaren %0,8 dena.Diru laguntzek 280 milioi euroko transakzioak eragingo dituzte euskal merkatuan eta ekonomian

Gehiago irakurri →

Arantza Tapiak Alex Salmond agurtu du Edinburgon

Euskadik eta Eskoziak energia berriztagarrien arloan lankidetzan aritzeko aukera aztertu dute Tapiak euskal enpresek esparru horretan dauzkaten potentzialtasunak azaldu dizkio Eskoziako Energiako ministroari.Euskal ordezkaritzak Europako parke eoliko handiena bisitatu du. Iberdrola enpresarena da eta Glasgowko biztanleen % 30entzako energia ekoizten du.

Gehiago irakurri →