Jardunaldiak eta albisteak

Albisteak

Noticias EVERSS 2.0
EVE AlbisteakRSS 2.0

Diru laguntzen %75 amaitu da

Leihoen Renove Planak milioi bat euroko aurrekontua du 1.600 etxebizitza baino gehiago baliatuko dira diru laguntzez, eta etxebizitzako gehienez ere 1.000 euro emango dira.Isolamendu sendoa duten beirazko itxiturek babes termiko handiagoa izateko aukera ematen dute eta energia kontsumoa murrizten dute berokuntzan.

Gehiago irakurri →

Euskadiko 19 udal energia-bikaintasunaren alde ari dira lanean

Alkateen Ituna deritzon ekimen europarrean parte hartzen dute, energia berriztagarrien erabilera eta eraginkortasuna %20 areagotzeari begira Euskadik Energia Iraunkorraren Europako Astea ospatuko du ekainaren 15etik 21era, herritarrei energiaren aurrezpenean parte hartze aktiboaren garrantzia helarazteko asmoz.

Gehiago irakurri →

12 milioi euroko laguntzak emango dira sektore estrategikoetan efizientzia eta energia berriztagarriak ezartzeko

Interes berezikoak dira sektore industrialak, garraioa, hirugarren sektorea, Administrazio Publikoak eta biomasa, eguzki-energia termikoa eta geotermia aprobetxatzeko teknologiakAurreikusten da 40.000 tep-etik (petrolio-tona baliokideak) gorako energia-aurrezpena lortuko dela, 66.000 etxebizitzaren energia-kontsumoaren baliokidea; horrek esan nahi du Euskadiko energia-eskaria % 0,6 murriztuko dela.Sektore eta teknologia bakoitzerako aurreikusitako partida guztiak 2015eko ekitaldian erabakiko dira hiru fasetan.Euskadirako estrategikoa den industria sektoreak bere partida izango du energia-eraginkortasuneko hobekuntzak eta iturri berriztagarriak (eguzki-energia termikoa eta geotermia, esaterako) ezartzeko.Interes bereziko teknologiek (biomasa-galdarak, adibidez) 750.000 euroko zuzkidura espezifikoa izango dute; Euskadin marjina handia dago iturri berriztagarri horren erabilera areagotzeko eta Europako iparraldeko mailen antzeko mailak lortzeko.Garraioaren sektoreak milioi bat euroko zenbatekoa du ibilgailu elektrikoak edo gas-ibilgailuak erosteko, baita ibilgailu horiek kargatzeko puntuak jartzeko ere.

Gehiago irakurri →

Bilbao Marine Energy Week-ek itsas energiei buruzko Hego Europako kongresurik handienaren bigarren edizioa antolatu du

Apirilaren 20tik 24ra bitartean egingo da, itsas energia berriztagarrien astean, Bilbon Itsasoak energia berriztagarria sortzeko aukera berriak eskaintzen ditu, bai eta lan-lerro gehigarriak ere euskal ontzigintza eta industria teknologikorako 500 ordezkari, nazioarteko aditu eta enpresa teknologiko baino gehiago elkartuko dira BECen. SINAVAL azoka ere han egingo da

Gehiago irakurri →