Évènements et Actualités

Bizikleta hirian nola erabili

Je reconnais avoir lu et accepter la Politique de Protection des données.


Présentation

Energiaren Euskal Erakundeak doako ikastaro batzuk antolatu ditu jendeari hirian bizikleta nola erabili behar duen irakasteko. Ikastaroan parte hartzen dutenek jarraibide batzuk ikasiko dituzte hirian barrena bizikletan seguruago ibiltzeko, errespetatu beharreko arauak ikastearekin batera


Description


Programme

Ikastaro hauek ekainaren 8an, larunbata, eta ekainaren 9an, igandean, izango dira eta 11etan hasiko dira.
2 ordu eta erdiko iraupena izango dute, eta azalpen teorikoak eta ariketa praktikoak bilduko dituzte, besteak bete honako eduki hauek barne:

• Ibilaldiari ekin aurretik egiaztatu beharrekoak: gurpilen presioa, balaztak eta abar.
• Zirkulazio-segurtasunari buruzko nozioak.
• Oinezkoekiko eta bestelako garraiobideekiko bizikidetza.
• Bizikletaren segurtasuna.
• Bide bakoitzetik nola ibili behar den: bizikleta-bideetatik, bide partekatuetatik, espaloiarekiko elkarguneetatik eta abar.
• Biribilguneak: sarrera, zirkulazioa eta irteera.
• Mota guztietako elkarguneak: semaforoekin edo gabe, pasatzen utzi beharrarekin edo gabe eta abar.
• Ezkerrerako desbideratzeak bi noranzko eta noranzko bakarra duten bi bideko kaleetan.

Ohar garrantzitsua
Ikasleak bere bizikleta propioa eraman beharko dute ikastaroa egiteko.

Bonjour, allons-nous parler?

C'est le service d’information de l'Agence Basque de l’Énergie.