Aurkezpena
Entalpia txikiko energia geotermikoaren ustiapena, lurraren tenperatura 25 ºC-tik azpitik eta trukaketa geotermikoaren teknologiaz baliaturik, aspaldidanik ari da egiten era guztietako eraikinak berotzeko eta hozteko, Europako herrialde askotan eta Ipar Ameriketan, eta, beraz esperientzia handia dute alor horretan. Gure ingurunean, berriz, teknologia hau gutxi ezagutzen da, eta ahalbide handia eduki arren, erreferentzia gutxi batzuk baino ez ditugu.
Energia geotermikoaren garapenari begira, nahiko ezezaguna izateak dakarren oztopoa gainditzeko eta gaur egungo energia eta ingurumen esparruan energia berriztagarri honek duen ahalbidea ustiatzeko, EEEk mintegi hau antolatzea erabaki du. Bilbon, azaroaren 5ean egingo den mintegia ASTECH programaren barruan dago, EBk finantzatutako 6. Esparru Programaren barnean, eta potentzia ertaineko instalazioak izenekoak izango dira gai nagusia. Eraikin mota horiek merkataritzakoak eta erakundeetakoak dira gehienbat, etxebizitza multifamiliar batzuk badira ere. Eraikin horiek berotzeko/hozteko erabiltzen diren trukaketa geotermiko sistemek 50 kW eta 1 MW arteko potentzia dute.
Trukaketa geotermikoari lotutako teknologiaren egungo egoeraren berri zehatza eman nahi du mintegiak. Hala, zenbait herrialdetan izandako aplikazioen adibideak azalduko dira., eta hartara, sistema hauen aplikagarritasuna, alternatibak, errendimendua eta gabeziak edo mugak bistaratuko dira.