Presentación
Europako I+G VI. Esparru Programaren hasieratik, I+G+b nazioartekotzeko estrategia aktiboa ari da garatzen Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Teknologia Zuzendaritza; horrek EUSKAL ENPRESARI (bereziki ETEei) eta oro har zientzia, teknologia eta berrikuntzako euskal sistemari laguntzen die, ikerketaren europar dimentsioa indartzen.
Estrategia honen zutabeetako bat Jaurlaritzak ERA-NETen alde egiten duen apustua da, eta ERA-NET Europar Batzordearen ekimena da eskualde eta estatuetako gobernuek beren ikerketa, garapen eta berrikuntza arloko programak koordina ditzaten.
Jardunaldi honetan SmartGrids ERA-NET eta 2010eko urtarrilean irekiko den I+G+b-rako deialdia aurkeztuko da.
SmartGrids 2010 jardunaldiaren helburuak:
- Sare Elektriko Adimendunen arloan, Europa mailan I+G+b-ko lankidetza-proiektuetan euskal enpresen parte-hartzea sustatzea.
- 2010eko lehen deialdi honetan proiektu-proposamenak aurkezteko behar diren prozeduren berri ematea.
- ERA-NET eta I+G+b-ren europartzeari buruz Eusko Jaurlaritzak duen ikuspegi globala adieraztea.