Jardunaldiak eta albisteak

Sare elektrikoak energia trantsiziorako

Pribatutasun politika irakurri eta onartu dut


Aurkezpena

Ekipo Elektrikoez XVI. Nazioarteko Jardunaldien (JIEEC-2019) edizio honetan, energia trantsizio prozesuen barruan, elektrizitatea banatzeko sareen bilakaerari lotutako aspektu teknologikoen azterketari emango zaio lehentasuna. Horretaz gain, ikuspegi ekonomiko, arautzaile eta merkatuen gaiak ere jorratuko dira; baita ekonomia trantsizio prozesuekin zerikusia duten negozio ereduak ere.


Deskribapena

Izango diren hainbat saiotan, sakontasunez helduko diote datozen ureetan sare adimendunen garapenari lotutako aspektu ugariri, hala nola kontsumoaren elektrifikazioaren alorra (ibilgailu elektrikoak, berokuntza), malgutasun zerbitzuen garapena, energia baliabide banatuen kudeaketari dagokionez, eta sareen digitalizazioa (datuen tratamendua, zibersegurtasuna). Horrekin batera, arautzearen inguruko gaiak ere tratatuko dira, eta beste herrialde batzuetan sareek izan dezaketen etorkizunaren nondik norakoa aztertuko da.
 
Aurrekoaz gain, Euskadin sare adimendunekin lotutako industriaren egoera ere jorratuko da. Hala, tokiko ehun industriala sustatzeko eta eremu globalean iraunkortasuna bermatzeko ereduak edo erreferentziak erakutsi eta azalduko dira.


Egitaraua

Informazio gehiago