Aurkezpena
Europar garraioak oso menpekotasun desegokia du kanpotik datorren petrolioarekiko. Hori dela medio, EB erregai alternatiboen erabilera bultzatzen ari da, hots, petroliotik eratorritako erregaiak ordezkatzeko estrategia bat.
Garraio modu ezberdinen beharrak betetzeko erregai bakar baten bidez ezin denez gero, EBren estrategia, EEE Energiaren Euskal Erakundeak bere gain hartutako estrategia, hain zuzen ere, erregai alternatiboen konbinazio erabileran datza. Distantzia ertain eta luzerako errepideko salgaien garraioan hiru aukera ikusten dira, printzipioz, gasolioa ordezkatzeari begira: PGL, gas naturala eta bioerregaiak.
Deskribapena
Jardunaldi honetan energia alternatibo horiek hobeto ezagutzeko aukera izango da, eta, aldi berean, horiek dakartzaten abantaila eta eragozpenez luze eta zabal eztabaidatzeko.