Aurkezpena
Energiaren Euskal Erakundeak eta Bilboko Merkataritza Ganberak hiru jardunaldi monografiko antolatu dituzte gai horren inguruan, energia kudeaketa eragingarriaren gakoak ezagutarazteko eta era egokian aurrera eramateko lanabesen berri emateko. Horretaz gain, enpresaren kudeaketan interesekoak izan daitezkeen esperientziak ere azalduko dira.
Deskribapena
Energia faktorerik erabakigarrienetarikoa da edozein enpresaren lehiakortasunean. Haren kudeaketa zuzenak proiektuen etorkizuna baldintza dezake eta lanabesak eskatzen ditu, erabaki egokiak hartzeko behar bezalako ezagutza izateari begira.