Jardunaldiak eta albisteak

Energia kudeaketaren gakoak

Pribatutasun politika irakurri eta onartu dut


Presentación

Energiaren Euskal Erakundeak eta Bilboko Merkataritza Ganberak hiru jardunaldi monografiko antolatu dituzte gai horren inguruan, energia kudeaketa eragingarriaren gakoak ezagutarazteko eta era egokian aurrera eramateko lanabesen berri emateko. Horretaz gain, enpresaren kudeaketan interesekoak izan daitezkeen esperientziak ere azalduko dira.


Descripción

Energia faktorerik erabakigarrienetarikoa da edozein enpresaren lehiakortasunean. Haren kudeaketa zuzenak proiektuen etorkizuna baldintza dezake eta lanabesak eskatzen ditu, erabaki egokiak hartzeko behar bezalako ezagutza izateari begira.


Programa




09:00 Hasiera eta aurkezpena
09:05 Euskadiko Energia Estrategia. ETEetan energia aurrezteko diru laguntza programak.
Luis de Velasco - Industria Proiektuetako arduraduna. Energiaren Euskal Erakundea.
09:25 "Datener", energia adierazleei eta prezioei buruzko plataforma.
Ismael Aranda - Industria Ataleko arduraduna. Energiaren Euskal  Erakundea.
09:45 Energiaren erosketa multzokatua.
Luis A. Cebrián - Sektore Ataleko eta Berrikuntza Atalen arduraduna. SEA.
10:05 Energia inbertsioen finantzaket ESEen bidez.
Oscar Puche - Tertziario Proiektuetako arduraduna. Energiaren Euskal Erakundea.
10:25 Energia eraginkortasunean inbertsio arrakastatsuen adibideak.
Mariano Sánchez - EDE Ingenieros-eko (A3e) zuzendaria.
10:45 Solasaldia
11:00 Kafea


Informazio gehiago eta izen-ematea