Aurkezpena
Energia iraunkortasunaren erronkari lotutako zutabe nagusietako bat teknologien garapena da, energiaren erabileran eraginkortasun kota handiak lortzea ekar dezaketen teknologiak, hain zuzen ere. Energia baliabide urri-urriak dituen gurea bezalako gizarte batentzat inperatiboa izateaz gain, aukera aparta dugu garapen hori gidatzeko, eta hartara, lan ildo berriak sorraraztea industrian.
Deskribapena
Beraz, eraginkortasuna eta energia berriztagarrien inguruko iturri berriak dira funtsezko ardatzak; izan ere, berrikuntza teknologikoarekin zerikusia duten industria egitasmoak sustatu eta abian jartzeari begira, jarduteko tarte handia eskaintzen dute. Alde horretatik, industriaren eta goi mailako prestakuntza zentroen arteko lankidetzak lagundu egiten du sormen potentzial handia eta sinergia ugari sortzen, emaitzetan eragin handiagoarekin batera, ezagutzaren zabalkundea areagotzea dakartena.
Ildo horretatik, Energiaren Euskal Erakundeak eta Mondragon Unibertsitateak lankidetza akordio bat dute, berrikuntza teknologikoari lotutako egitasmoak sustatzea eta industrian eragina duten prestakuntza programak egitea dira haren helburu nagusiak. Esparru akordio horren barruan, dibulgazio jardunaldi bat antolatu da, Euskadiko egungo energia egoera aztertzeko eta berrikuntza teknologikoen adibide praktikoak erakusteko xedez.