Aurkezpena
2007-2013 aldiko Europarentzako Energia Adimendunaren Programaren deialdia iragan abenduaren 20an argitaratu zen, eta 2012ko maiatzaren 8a arte egongo da zabalik. 2012. urteari dagokion deialdiak 66,5 milioi euro inguruko aurrekontua du, sustapen eta zabalpen egitasmoak gauzatzeko. Hautatuko diren egitasmoei edo proposamenei, gehienez ere, kostu hautagarri osoaren %75 lagunduko zaie finantzaketan.