Jardunaldiak eta albisteak

Kongresua: Bilbao Marine Energy Week 2013

Pribatutasun politika irakurri eta onartu dut


Presentación

Itsasoko energien lehenengo erakusketa espezifikoa. Bilbao Marine Energy Week topaketan hainbat ekitaldi antolatuko dira, ikuspuntu desberdinetatik hurbiltzeko itsasoko energia berriztagarrien mundura.


Descripción


Programa

ERREGISTROA


On-line izen-ematea

2013 apirilean egingo den Bilboko Itsas Energien Asteko ekintzak:

• 2013ko apirilak 15 eta 16 – Nazioarteko bilerak. Bi egun horietan nazioarteko talde eta erakundeak lan bilera edo tailerrak egingo dituzte. 2013ko udaberrian itsas energia berriztagarrien proiektuen inguruan bilkura bat antolatzea aurreikusten baduzu, kontuan har Bilbon egiteko aukera, Bilbao Marine Energy Week-ek eskainiko dituen sinergiak aprobetxatuz. Kontakturako: joseluis.villate@tecnalia.com

• 2013ko apirilak 17 – Itsasoko Energia Eolikoaren Jardunaldia. Egun bat baino ez duzu beharko jakiteko zeintzuk diren itsasoko energia eolikoaren arloko azken aurrerapen teknologikoak eta martxan dauden proiektuak, arreta berezia emango zaielarik ur sakonetarako teknologia berriei. Jardunaldia osatzeko, saio espezifiko bat egingo da hornikuntza katean dauden enpresak ezagutzeko eta horiekin eztabaidatzeko, ezinbestekoak baitira itsasoan proiektu eolikoak gauzatu ahal izateko.

• 2013ko apirilak 18 – Itsasoko Energien 5. Jardunaldia. Bilbon itsasoko energien eta bereziki olatuen energiaren inguruko nazioarteko jardunaldi bat egiten da 2005etik. 2013an jardunaldi hau Bilbao Marine Energy Week topaketaren barruan kokatuko da, eta hala, parte-hartzaileek jakingo dute noraino garatu diren teknologia aurreratuenak, lehen eskuko informazioa jasoko dute martxan dauden proiektuei burua eta itsasoko energien etorkizunerako funtsezkoak izan daitezkeen erronken inguruan eztabaidatuko dute.

• 2013ko apririlak 16, 17 – Erakusketa: “itsasoko Energia Berriztagarriak”, itsasoko sektore berriztagarriarei buruzko erakusketa espezifikoa egingo da SINAVAL-Élite sari-banaketarekin lotuta.

• 2013ko apirilak 17 – Business Brokerage. Enterprise Europe Network sareak antolatua. Bilera profesionalen bat hitzartu nahi duzu aurretik? Hala bada, aukera izango duzu zure agenda zehatz-mehatz antolatzeko Bilbao Marine Energy Week jardunaldira etorri baino lehen.

• 2013ko apirilak 19 – Bisita teknikoa Mutrikuko olatu energia instalaziora eta interesa duten enepresa erakusleen instalazioetara.


Informazio gehigarria, egitarauak eta izen-ematea:
www.sinaval-bmew.eu

On-line izen-ematea