Aurkezpena
Energiaren Euskal Erakundeak (EEE/EVE), Labein-Tecnaliarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Energia Klusterrarekin batera, Berrikuntza energia-alorrean. Klusterren arteko lankidetza eta energia-berrikuntza finantzatzeko tresnak izeneko jardunaldia antolatu du. Jardunaldian, besteak beste, energia-alorrean berrikuntza sustatzea xedea duen Europar Batzordearen Europe Innova deritzon programa aurkeztuko da. Horren harira, programa horren bi egitasmo nagusien (EIFN eta CENCE) emaitzak azalduko dira.
EEE/EVE partaide den EIFN egitasmoak honako helburu nagusi hauek ditu: energia-alorrean proiektu berritzaileak garatzeari begira, enpresa eta erakundeak sarbidea errazteko sarea eratzea; finantza inbestitzaileen eta berrikuntzari lotutako jarduerak egiten dituzten eragileen arteko lankidetza sustatzea; eta proiektuak finantzatzeko erraztasunak lortze aldera, enpresa eta erakunde berritzaileei lanabesak eta metodologia egokia ematea.
CENCE egitasmoari dagokionez, Labein-Tecnalia eta Euskal Autonomia Erkidegoko Energia Klusterra partaide dituena, lankidetza-plataforma eratu nahi duen sare bat da, eta Europako energia klusterren arteko elkarlanaren sustapena erraztea du helburu. Hori lortzeko, diren sinergien ustiapenaz, know-how trukaketaz eta praktika onen transferentziaz baliatzen da.
Europar Batzordearen ekimena den Europe Innova programa I+ G arloko Esparru Programaren barruan dago, eta haren helburu nagusiak dira berrikuntza-alorrean diharduten merkatu-eragile garrantzitsuenei informazioa ematea, laguntzea, mugiaraztea eta sarean lan eragitea. Arlo bakoitzari begirako ikuspegia duen Europe Innova programa alor zehatzetan berrikuntza bultzatzeko oztopoak identifikatu eta aztertzeko diseinatuta dago.