Jardunaldiak eta albisteak

Laguntza Programak

Geotermia ustiatzeko instalazioetan inbertsioak sustatzeko laguntzen programa 2019

2019. urterako diru laguntza deialdia: 2019ko urriaren 31ra arte indarrean, edo aurrekontua amaitu arte.

Diruz lagunduko diren jarduerak geotermia-instalazioetan:

Geotrukaketa instalazio berriak. Beroa sortzeko ekipoak bero-ponpa geotermikoak tipifikazioaren arabera izango dira beroa ekoizteko (ur beroa, ur birberotua edo lurruna) eta/edo hotza.

  • Zirkuitu zabaleko instalazio geotermikoa (berinjekziorik gabe): > 70 kW.
  • Zirkuitu zabaleko instalazio geotermikoa (berinjekzioarekin): > 70 kW.
  • Zirkuitu itxiko instalazio geotermikoa trukaketa horizontalarekin: > 70 kW.
  • Zirkuitu itxiko instalazio geotermikoa trukaketa bertikalarekin: > 70 kW.
  • Zirkuitu itxiko instalazio geotermikoa trukaketa bertikalarekin: < = 70 kW.
  • District heating-coling erako konfigurazioa duten geotermia-instalazioak: > 70 kW.
  • District heating-cooling konfigurazioaren araberako geotermia-instalazioetara konexio berriak

Informazio gehiago lortzeko, hasieran ageri den Oinarriak izeneko dokumentuan eta 94 403 5600 telefonoan.
EEEren bulegoetan dokumentazioa eskura aurkezteko ordutegia hauxe da:
  • Astelehenetik ostegunera, 08:30etik 13:30era eta 15:00etatik 17:30era.
  • Ostiraletan 08:30etik 13:30era.
  • Abuztuan 08:30etik 13:30era.

Eskaeren tramitazioa

Espedienteen tramitazioa era telematikoan egingo da:
 
EEEren webgunea: https://gestionayudas.eve.eus/solicitud.
 

ESKAERA TELEMATIKOA EGITEKO PROZESUA

Eskaeren tramitazioa:
 
Espedienteen tramitazioa era telematikoan egingo da:
 
1. Hasiera 2019ko apirilaren 3an.
2. ESPEDIENTEEN TRAMITAZIOA ERA TEMATIKOAN egingo da, jarraian azaltzen diren urratsak eginez (OHARRA: Sinadura egin ahal izateko, IDAZKI DESKTOP instalatuta egon behar da ekipoan; instalatzeko, sakatu loturan eta bertan adierazten diren jarraibideei kasu egin).
 
1. URRATSA - Diru laguntza eskatuko den jarduerari dagokion eskaera formularioa betetzera sartu behar duzu, honako lotura hauen bidez:
 
  1. Instalazio geotermikoa > 70 kW
  2. Instalazio geotermikoa < 70 kW
  3. District heating-cooling-ekin konexioa (DH)
2. URRATSA - Eskaera bete behar duzu, bertan eskatzen diren datu guztiak idatziz.
 
3. URRATSA - Aurreko urratsa egin ondoren, eta eskaera ziurtagiri elektroniko batez sinatuta, jakinarazpen ziurtatua jasoko duzu (e-posta edo sms bidez, harremanetarako datuen arabera), https://gestionayudas.eve.eus/ayudas helbidera sartu ahal izatekobehar diren baliabide guztiekin eta eskaera bideratzen jarraitzeko.
 
GARANTZITSUAFormularioa era elektronikoan sinatzen EZ bada, ezagutu eta baliagarria den sinadura baten bidez, beharrezkoa izango da inprimatzea, izenpetzea eta EEEren bulegoetan aurkeztea, edo posta ziurtatuaz bidaltzea, honako helbide honetara:

EEE – Energiaren Euskal Erakundea
5020 Posta kutxa
Bizkaia plaza Eraikina
Urkixo zumarkalea, 36 – 1. solairua
48011 Bilbo


Kasu honetan, jakinarazpen ziurtatua jasoko duzu (e-posta edo sms bidez, harremanetarako datuen arabera) behar diren baliabideekin, zure eskaera EEEren bulegoetan jaso eta erregistratu eta gero.

4. URRATSA - Eskaera egiteko beharrezkoa den gainerako dokumentazioa eskuratu honakoaren bidez: https://gestionayudas.eve.eus/ayudas.
 
5. URRATSA - Eskatutako diru laguntzaren izapidetzaren egoera ezagutzeko edo jarraipena https://gestionayudas.eve.eus/ayudasaplikazioaren bitartez egiteko aukera dago.

Dokumentazioa