Jardunaldiak eta albisteak

Laguntza Programak

Industria arloan energia eraginkortasunaren eta eguzki termikoaren aldeko inbertsioak sustatzeko laguntza programa 2019

2019. urterako diru laguntza deialdia: 2019ko urriaren 31ra arte indarrean, edo aurrekontua amaitu arte.

Diruz lagunduko diren jarduerak energia eraginkortasunaren alorrean:

  • Berritzea eta hobekuntzak elementu osagarrietan eta prozesu industrialetan.
  • Energia kudeatzeko sistema integralen ezarpena (SIGE).
  • Egungo industria plantetako bulego-eraikinetan energia instalazioen berritzea.
  • Barneko argi-instalazioen berritzea. Energia eskari primarioaren 3 tep/urteko gutxieneko energia aurrezpenaren muga ezarri da. 
  • Kanpoko argi-instalazioen berritzea. Energia eskari primarioaren 3 tep/urteko gutxieneko energia aurrezpenaren muga ezarri da.
  • Baterako sorkuntza alorreko instalazio berriak.
  • Energia auditoria integralak energia eraginkortasunaz eta UNE-EN-ISO 50001 arauan oinarritutako e energia kudeatzeko sistemak abiaraztea.
Energia auditoria integralak energia eraginkortasunaz ETEetan:
 
Industria plantetako eraikinetako bulego-eraikinetan auditoria integralak egiteko diru laguntza eskariak ere kontuan hartuko dira, baldin eta auditoria egingo den eraikin multzoak 20 tep/urteko gutxieneko muga badu, energia eskari primarioari dagokionez. Auditoria garatzeko jarraitu beharreko metodologia UNE-EN 16247 arauaren arabera egingo da, edo geroago arauaren inguruan egindako egokitzapenen edo hobekuntzen arabera.
 
Industria kokaguneko jarduera osoan, UNE-EN-ISO 50001 arauan oinarrituta, Energia Kudeatzeko Sistemak ezartzea helburu dutenak:
 
Kokaguneko jarduera osoan, UNE-EN-ISO 50001 arauan oinarrituta, energia kudeatzeko sistemak ezartzea helburu dutenak; laguntzen programa honen diru laguntzez baliatzeko, muga gisa urtean energia primarioaren 20 tep gutxieneko energia kontsumoa jartzen bada ere, ISO 50001 arauaren ziurtapena lortzeko kostuak ere diruz lagunduko dira, kanpoko elkarte akreditatu baten bidez eginez gero, baita SGEn inplementatzeko behar diren ekipamenduak ere.
 

Diruz lagunduko diren jarduerak eguzki termikoaren alorrean:

  • Eguzki-instalazio termikoak.

Informazio gehiago lortzeko, hasieran ageri den Oinarriak izeneko dokumentuan eta 94 403 5600 telefonoan.
EEEren bulegoetan dokumentazioa eskura aurkezteko ordutegia hauxe da:
  • Astelehenetik ostegunera, 08:30etik 13:30era eta 15:00etatik 17:30era.
  • Ostiraletan 08:30etik 13:30era.
  • Abuztuan 08:30etik 13:30era.

Eskaeren tramitazioa

Espedienteen tramitazioa era telematikoan egingo da:

EEEren webgunea: https://gestionayudas.eve.eus/solicitud.

1. Hasiera 2019ko apirilaren 3an.
2. ESPEDIENTEEN TRAMITAZIOA ERA TEMATIKOAN egingo da, jarraian azaltzen diren urratsak eginez (OHARRA: Sinadura egin ahal izateko, IDAZKI DESKTOP instalatuta egon behar da ekipoan; instalatzeko, sakatu loturan eta jarraibideei erreparatu):
 
1. URRATSA - Diru laguntza eskatuko den jarduerari dagokion eskaera formularioa betetzera sartu behar duzu, honako lotura hauen bidez:
   
2. URRATSA - Eskaera bete behar duzu, bertan eskatzen diren datu guztiak idatziz.
 
3. URRATSA - Aurreko urratsa egin ondoren, eta eskaera ziurtagiri elektroniko batez sinatuta, jakinarazpen ziurtatua jasoko duzu (e-posta edo sms bidez, harremanetarako datuen arabera), https://gestionayudas.eve.eus/ayudas helbidera sartu ahal izateko behar diren baliabide guztiekin eta eskaera bideratzen jarraitzeko. 
 
4. URRATSA - Eskaera egiteko beharrezkoa den gainerako dokumentazioa eskuratu honakoaren bidez: https://gestionayudas.eve.eus/ayudas.
 
5. URRATSA - Eskatutako diru laguntzaren izapidetzaren egoera ezagutzeko edo jarraipena https://gestionayudas.eve.eus/ayudas aplikazioaren bitartez egiteko aukera dago.

Dokumentazioa