Jardunaldiak eta albisteak

Laguntza Programak

Garapen bidean dauden itsasoko energia teknologia berriztagarriak erakusteko eta balioztatzeko inbertsioen aldeko laguntzen programa 2019

2019. urterako diru laguntza deialdia: 2019ko urriaren 31ra arte indarrean, edo aurrekontua amaitu arte.

Diruz lagunduko diren jarduerak garapen bidean dauden itsasoko energia teknologia berriztagarrietan:

  • Olatu-energia hartzeko prototipoen proba esperimentalak erakusteko edo balioztatzeko fasean, eskala errealean edo errealetik hurbileko eskalan.
  • Aerosorgailuen zimendu flotagarrien prototipoen proba esperimentalak erakusteko edo balioztatzeko fasean, eskala errealean edo errealetik hurbileko eskalan.
  • Itsas aerosorgailuen prototipoen proba esperimentalak erakusteko edo balioztatzeko fasean, eskala errealean edo errealetik hurbileko eskalan.
  • Goraxeago aipatutako prototipoen ekipo laguntzaile edo osagarrien proba esperimentalak erakusteko edo balioztatzeko fasean leudekeenak.  
  • Goraxeago aipatutako jardueren baten edo batzuen inguruko proiektuen koordinazioa.

Erref.: Garapen bideko itsas energiak - 2019. urtea-.

 
Informazio gehiago lortzeko, hasieran ageri den Oinarriak izeneko dokumentuan eta 94 403 5600 telefonoan.
EEEren bulegoetan dokumentazioa eskura aurkezteko ordutegia hauxe da:
  • Astelehenetik ostegunera, 08:30etik 13:30era eta 15:00etatik 17:30era.
  • Ostiraletan 08:30etik 13:30era.
  • Abuztuan 08:30etik 13:30era.

Eskaeren tramitazioa

Eskabideak EEEren bulegoetan aurkeztuko dira, edo posta zertifikatuaz bidaliko dira, honako helbide honetan:

EEE – Energiaren Euskal Erakundea
5020 Posta Kutxa
Bizkaia plaza eraikina
Urkixo zumarkalea, 36 – 1. solairua
48011 Bilbo

Dokumentazioa