Jardunaldiak eta albisteak

Laguntza Programak

Toki herri administrazioaren alorrean energia eraginkortasunaren eta eguzki termikoaren aldeko inbertsioak sustatzeko laguntza programa 2019

2019. urterako diru laguntza deialdia: 2019ko urriaren 31ra arte indarrean, edo aurrekontua amaitu arte.

Diruz lagunduko diren jarduerak energia eraginkortasunaren alorrean:

  • Energia kudeatzeko sistema integralen ezarpena (SIGE).
  • Kanpo-argiteria publikoa.
  • Lehendik dauden eraikinen energia eraginkortasuna:
             -    Klimatizazioa edota ur bero sanitarioa (a.c.s.) ekoizteko instalazioak.
             -    Baterako sorkuntza instalazioak.
             -    Barne-argiztapen instalazioak.
          
  • Energia azterlan integralak eta UEP-PACES prestatzea:
             - Kanpo-argiteria publikoaz energia auditoriak.
             - Energia auditoriak kanpoko argiztapen instalazioetan eta energia konbentzionalen bidezko klimatizazio edota ACS ekoizteko instalazioak; inguratzaile termikoa eta barne argiztapena. Laguntza programa honetaz baliatu ahal izateko, energia primarioaren energia kontsumoaren gutxieneko muga 10 tep/urtekoa da.
             - Udal Energia Planak eta Energia Iraunkorraren eta Klimaren Aldeko Ekintza Planak (UEP-PACES) prestatzea.

 

Diruz lagunduko diren jarduerak eguzki termikoaren alorrean:

  • Eguzki-instalazio termikoak.

Informazio gehiago lortzeko, hasieran ageri den Oinarriak izeneko dokumentuan eta 94 403 5600 telefonoan.
EEEren bulegoetan dokumentazioa eskura aurkezteko ordutegia hauxe da:
  • Astelehenetik ostegunera, 08:30etik 13:30era eta 15:00etatik 17:30era.
  • Ostiraletan 08:30etik 13:30era.
  • Abuztuan 08:30etik 13:30era.

Eskaeren tramitazioa

Diru laguntza eskaera egin ahal izateko EZINBESTEKOA da ESKARI AGINDUA sinatuta edukitzea, edo KONTRATU FORMALIZATUTA eta sinatuta.

Espedienteen tramitazioa era telematikoan egingo da:
 EEEren webgunea: https://gestionayudas.eve.eus/solicitud.
 

ESKAERA TELEMATIKOA EGITEKO PROZESUA

Eskaeren tramitazioa:
 
Espedienteen tramitazioa era telematikoan egingo da:
 
1. Hasiera 2019ko apirilaren 3an.
2. Diru laguntza eskaera egiteko EZINBESTEKOA da ESKARI AGINDUA sinatuta izatea, edo KONTRATU FORMALIZATUA eta sinatuta.
3. ESPEDIENTEEN TRAMITAZIOA ERA TEMATIKOAN egingo da, jarraian azaltzen diren urratsak eginez (OHARRA: Sinadura egin ahal izateko, IDAZKI DESKTOP instalatuta egon behar da ekipoan; instalatzeko, sakatu loturan eta bertan adierazten diren jarraibideei kasu egin):
 
1. URRATSA - Diru laguntza eskatuko den jarduerari dagokion eskaera formularioa betetzera sartu behar duzu, honako lotura hauen bidez:
 
  1. Energia kudeatzeko sistema integralen ezarpena (SIGE)
  2. Kanpo-argiteria publikoa
  3. Klimatizazioa
  4. Baterako sorkuntza
  5. Barneko argiztapen instalazioak berritzea
  6. Auditoria eraikinez
  7. Auditoria argiteria publikoaz
  8. UEP edo PACES prestatzea
  9. Eguzki termikoa

2. URRATSA  - Eskaera bete behar duzu, bertan eskatzen diren datu guztiak idatziz.
 
3. URRATSA Aurreko urratsa egin ondoren, eta eskaera ziurtagiri elektroniko batez sinatuta, jakinarazpen ziurtatua jasoko duzu (e-posta edo sms bidez, harremanetarako datuen arabera), https://gestionayudas.eve.eus/ayudas helbidera sartu ahal izateko behar diren baliabide guztiekin eta eskaera bideratzen jarraitzeko. 
 
4. URRATSA - Eskaera egiteko beharrezkoa den gainerako dokumentazioa eskuratu honakoaren bidez: https://gestionayudas.eve.eus/ayudas.
 
5. URRATSA - Eskatutako diru laguntzaren izapidetzaren egoera ezagutzeko edo jarraipena https://gestionayudas.eve.eus/ayudas aplikazioaren bitartez egiteko aukera dago.

 

Dokumentazioa