Jardunaldiak eta albisteak

Energia aurrezteko aholkuak
Etxebizitza

 Etxebizitza   Etxebizitzako ekipamendua   Birziklatzea   Garraioa   Bulegoa  

Atal honetan zenbait aholku erabilgarri ematen dizugu energia aurrezteko eguneroko jardunean. Horiek praktikan jartzeak ez du eskatzen aparteko ahaleginik, eta gainera, merezi du eraginkor izatea eta gure ingurumena behar bezala zaintzea.

Etxebizitzaren isolamendua

Energia eraginkortasunaren ziurtagiriak A eta G letren artean sailkatzen ditu eraikinak, energia kontsumoaren arabera.

Etxebizitza bat erosterakoan edo alokatzerakoan, kontuan hartu erabilitako isolamendu termikoaren kalitatea eta kantitatea

Kanpoko itxiduretan isolamendu egokia erabiliz, erosoagoa izateaz gain, dirua aurrezteko aukera ere izango duzu, bero-galerak murriztearen ondorioz

Jaitsi pertsianak eta itxi kortinak iluntzean, barruko beroa alferrik gal ez dadin.

Jarri beira bikoitza edo leiho bikoitza duten leihoak eta zubi termikoaren haustura duten markoak. Transmitantzia handiko beirek isolamendu egokiagoa eskaintzen dute.

Erreparatu pertsiana-kaxetan zirrikiturik izan ez dadin, eta behar bezala isolatuta egoteko.

Kanpoko airea pasa daitekeen tokiak kontuan hartzekoa dira, esaterako, erreparatu pertsiana-kaxen ondoko kortinen mugimenduari, aire-korronteak antzeman ditzakezu.

Ate eta leihoetako zirrikituak estaltzeko eta aire-infiltrazioak murrizteko, erabili silikona, masilla edo burleteak.

Berokuntza

Berokuntza-sistemak ez dira erabili behar bero izateko, hotz ez izateko baizik.

Erregulatu termostatoa 20 ºC-ko tenperaturan, horixe baita egokiena etxean. Igotzen den gradu bakoitzeko kontsumoak % 7 egiten du gora alferrik.

Berokuntza tresnak aldatzerakoan, aukeratu “errendimendu handikoak”), energia aurrezteaz gain, handiagoa den hasierako inbertsioa konpentsatzen dute.

Energiaren eta ekonomiaren ikuspuntutik, banakako neurketa eta erregulazioa duten berokuntza-instalazio kolektiboa gomendagarriagoa da.

Gauean, komeni da berokuntza itzaltzea edo termostatoa 17-19º C-ko tenperaturan jartzea, oso leku hotzetan edo isolamendurik ez duten etxebizitzetan izan ezik.

Gela bat aireztatzeko 10 minutu nahikoa da. Aire hotza berotzea oso garestia da.

Ez estali, ezta butxatu edo oztopatu ere, erradiadoreak, aireak zirkulatu behar baitu bere funtzioa era egokian egiteko.

Gela batzuetako erradiadoreetan balbula termostatikoak erabiliz % 5 eta % 10 artean aurreztu daiteke energian.

Eskuarki, berokuntza-sistema elektrikoak ez dira gomendagarriak, energiaren ikuspuntutik.

Ur beroa

Behar-beharrezkoa denean baino ez erabili ur beroa. Ura aurreztea energia aurreztea da.

Arrazionalizatu ur beroaren kontsumoa. Ez utzi zabalik iturriak edo txorrotak alferrik bizarra egitean, hortzak garbitzean eta halakoetan.

Saihestu ur bero-ihesak eta tanten isurketak.

Bainatu ordez, hobe da dutxa hartzea. Bainatzeak 3 edo 4 bider ur eta energia gehiago dakar.

Ipin itzazu txorrota termostatikoak eta kontsumo txikiko buruak dutxan .

Sukaldean edo bainugelan oraindik ur bero eta hotzerako txorrota ezberdinak badituzu, alda itzazu eta nahasteko txorrota bakarra jarri.

Gogoan izan, erabilitako ura tratatu egin behar dela araztegiren batean geroago, eta energia kantitate bat kontsumitzea eskatzen duela.

Etxeko ur beroa metatzeko deposituak eta banaketako hodiak modu egokian isolatu behar dira.

Eguzki-energia termikoa oso baliagarria da ur beroaz hornitzeko etxeetan. Ur berotzeko energia kostua % 60raino murriztu dezake.

Diseinu bioklimatikoa

Etxebizitza bat erosterakoan, haren energia kalitateari buruzko informazioa eskatzea garrantzi handikoa da, eta aintzat hartzea erabakitzerakoan; izan ere, energia kontsumoak eragin handia du gure bizi-kalitatean eta familiaren aurrekontuan.

Gure etxebizitzaren energia kalitateari buruzko informazioa lortzeko, kalitateen memorian informazioa eskatu behar da isolamenduaz, beirateez, berokuntza-sistemen ezaugarriez, ur bero sanitarioaz eta aire girotuaz.

Diseinu bioklimatiko egokiari esker, % 70eraino aurrezteko aukera dago klimatizazioan eta argiztapenean, eraikuntza-kostuan areagotze minimo batez.