Dirulaguntzak

Jardunaldiak eta albisteak


Garraioa

 Etxebizitza   Etxebizitzako ekipamendua   Birziklatzea   Garraioa   Bulegoa  

Atal honetan zenbait aholku erabilgarri ematen dizugu energia aurrezteko eguneroko jardunean. Horiek praktikan jartzeak ez du eskatzen aparteko ahaleginik, eta gainera, merezi du eraginkor izatea eta gure ingurumena behar bezala zaintzea.

Automobilaren erabilera

Hirian, erabili garraio publikoa zure joan-etorriak egiteko eta utzi autoa aparkatuta.

Bidaia ertain eta luzeetan, garraio publikoa autoa baino 6 aldiz eraginkorragoa da.

Bidaia laburretan, oinez egin edo bizikletaz baliatu, ekonomikoagoa energia aldetik, gutxiago kutsatzen du eta osasuntsuagoa da.

Autoa erabiltzea ezinbestekoa bada, kontuan hartu modu eraginkorrean gidatzeko teknikak, martxa luzeak erabiliz eta biraketa gutxirekin gidatuz.

Autoa erosterakoan, aukeratu zure premien araberako eredua, eta erreparatu kontsumo etiketari eta CO2-aren emisioei, prestazio berberak dituzten autoen artean, A edo B mailako autoa erostea komenigarriagoa da, diru eta energiaren ikuspuntutik.

Ikuskatu pneumatikoen presioa aldian-aldian, kendu erabiltzen ez dituzun osagarriak (adibidez, auto-parrila), ez eraman alferrikako pisurik, aire girotua neurriz erabili eta ez gidatu abiadura handian. Era horretan, erregaia aurreztearekin batera, segurtasun handiagoz ibiliko zara

Kaixo, hitz egingo dugu?

Hauxe da Energiaren Euskal Erakundearen arreta-zerbitzua.