Eusko Jaurlaritzak eratu zuen Energiaren Euskal Erakundea (EEE) 1982. urtean, eta energia-politikaren oinarriak finkatu zituen. Oinarri horiek, garaian garaiko egoerara egokituta, energia-eraginkortasuna, gure energia-iturrien ugaritzea eta energia berriztagarrien sustapena izan dira.
Harez geroztik, Eusko Jaurlaritzak ezarritako politiken ildotik, hainbat egitasmo eta ekimen garatzen dituen euskal energia agentzia da.
Energiaren Euskal Erakundea (EEE) Eusko Jaurlaritzaren energia agentzia da eta honako misioa hau du:
Horretarako Eusko Jaurlaritzari aholku eta zerbitzuak ematen dizkio eta energiaren eta geologia-meatzaritza baliabideen gaietan lanak egiten ditu. Horretaz gain, erakunde eta enpresak suspertu eta inplikarazteko, zenbait egitasmotan hartzen du parte eta haren estrategiak gidatzen dituzten balioak eta irizpideak zabaltzen ditu gizartean.
Pertsonen lidergoan, konpromisoan eta kualifikazio teknikoan oinarritzen da Energiaren Euskal Erakundearen jardun gaitasuna. Horrekin batera, dituen baliabideen planifikazioan eta kudeaketa eraginkorrean datza gaitasuna.
Euskadin Energiaren Euskal Erakundeak erreferentzia erakunde izaten jarraitu nahi du energiaren alorrean, energia-eraginkortasuna hobetzeko, energia berriztagarriak sustatzeko eta horniketa-bermea bideratzeko egiten duen lanari esker. Era berean, Euskadi energiaren alorrean ezagutza-gune gisa eta industria erreferentzia kokatzeko lidergoa sendotzen jarraitu nahi du. Horretarako, jardun hau garatzen du:
Eusko Jaurlaritzaren espektatibak betetzea
Euskadi energiaren alorrean ezagutza-gune gisa eta industria erreferentzia kokatzea.
Autofinantzaketa bermatzeko baliabide ekonomikoak lortzea.
Definitutako estrategiarekiko koherentziaz balioak eta gizarte iritzia zabaltzea edo sortzea.
Energiaren Euskal Erakundearen kalitate politika urtero berraztertzen da, haren helburuak erronka, arrisku eta aukera berrietara egokitzeko xedez. Hartara, helburu horien indarraldia noiznahi bermatzen da.
Irizpide horren arabera, honako printzipio hauek ezarri dira:
Hauxe da Energiaren Euskal Erakundearen arreta-zerbitzua.